Escunhau

Wikipedia, Entziklopedia askea
Escunhau
biztanle entitate bakarra
Escunhau ( Valle de Aran ). - panoramio.jpg
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Katalunia
ProbintziaLleidako probintzia
Unique territorial entityArango harana
Kataluniako udalerriaVielha e Mijaran
Geografia
Koordenatuak42°41′50″N 0°49′27″E / 42.6972°N 0.8243°E / 42.6972; 0.824342°41′50″N 0°49′27″E / 42.6972°N 0.8243°E / 42.6972; 0.8243
Altuera1.035 m
Demografia
Biztanleria105 (2021)
Sant Pèir d'Escunhau elizako portada erromanikoa
Escunhauko kale nagusia 1907an.
Escunhauko kale nagusia 1907an.

Escunhau ((Katalanez), Escunyau, (Gaztelaniaz), Escuñau eta araneraz eta ofizialki Escunhau) Vielha e Mijaran udalerriko herria da, Aran bailarako eskualdean (Lleida)..

Garonaren ezkerraldean dago Escunhau, 1.049 m-ko altueran, C-142 errepidearen ertzean eta Meidia mendi azpian. Herritik 9 kilometro hegoaldera, Escunhau basoa zeharkatuz, Escunhau lakua dago.

1970era arte, udalerri independentea izan zen, eta, gainera, Casarilh i Betren herriak eta Castell herriburua hartzen zituen. Casarilheko ondoko herriarekin batera, Escunhau i Casarilh udal entitate deszentralizatua osatzen du. 2008an 116 biztanle zituen. Jai nagusia ekainaren 29an ospatzen da, San Pedro egunean.

Kataluniako Ondare Arkitektonikoaren Inbentarioko multzoa da. Escunhau herria, izen bereko antzinako eskualdeko burua izan zen. Garai bateko Camin Reiauk, bailara osoa zeharkatzen zuenak, herri ere zeharkatzen zuen. Herriak, 92 biztanle zituen 1981ean, eta zenbait etxe interesgarri ditu, hala nola Çòó de Jançòrena (XVII. mendea) eta, batez ere, Çòó de Pejoan etxea, Ibarreko ateburu zaharrena duena (1393), baita zenbait leihate errenazentista ere. Herrigunearen goialdean Sant Péirko parrokia-eliza erromanikoa dago, jatorriz XII. mendekoa, edo geroago berritua, XII. mendeko atari interesgarria duena.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lekua 1278. urtetik aurrera dokumentatzen d’Aczcunia, Scunhalibus, Cunhalibus, Scunhabli edo Espinyau izenekin. 1313ko azaroaren 12an bildu ziren, ville de Cunhalibus-eko bost kontsul eta hogeita hamabi gizon, vila de Casarillon, Jakue II.a erregearen prokuradorea zen Guillem de Castellnouri leialtasuna eta basailutza zin egiteko.[1]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ILVRBERRIXO / ANDEREXO testua irakurgai duen idazkuna, elizaren horman txertatua. (Jatorrizkoaren kopia).

Sant Pèir d'Escunhauko elizaren horman, antzinako euskarazko izenak, akitanierazko izenak, dituen erromatar garaiko idazkuna topatu zen. Testuak honela dio:

ILVRBERRIXO / ANDEREXO / - - - - - -?[2][3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Katalanez) Fundació Enciclopèdia.
  2. Inskripzioaren identifikazio kodea: CIL XIII 23 = IRC II, 61. http://eda-bea.es/pub/record_card_1.php?page=936&rec=25107
  3. Textos arcaicos vascos. § 1.1.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geografia
Katalunia
Artikulu hau Kataluniako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.