Eskerrak bizitza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eskerrak bizitza
Violeta Parraren musika pista, kanta eta musika-lana
Egilea(k)Violeta Parra
Argitaratze-data1966
IzenburuaGracias a la vida
Jatorrizko herrialdeaTxile
Ezaugarriak
Genero artistikoaherri-kanta
Hizkuntzagaztelania
DiskoetxeaRCA Victor
Deskribapena
Honen parte daLas últimas composiciones
HitzakVioleta Parra
Bestelako lanak
MusikagileaVioleta Parra
Violeta Parraren kronologia
Eskerrak bizitza El albertío (en) Itzuli

"Gracias a la vida" (euskaraz "Eskerrak bizitza") Violeta Parra abeslari txiletarraren abesti ospetsua da. Abestia Las últimas composiciones (1966) albuma ireki zuen, bere A aldean; askoren ustez Txileko historiaren disko onenetariko bat da hori.[1] 1966ko azaroan plazaratu zen. Abeslariak hiru hilabete geroago bere buruaz beste egin zuen, 1967ko otsailan alegia.[2] "Gracias a la vida" Boliviako La Paz hirian zegoenean idatzi zuen. Askotan Hispanoamerikako abesti unibertsalena eta humanismoaren aldarrikapen gisa onartua izan da.

Gaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abesti honen esanahiak nahiko kontraesan handia erakusten du: bizitzari eskerrak ematen zizkion egileak hilabetetan buruaz beste egin zuelako. Horregatik, interpretazio desberdinak izan ditu. Askoren ustez, abestiaren estiloak, bere monotoniak, abeslariaren egoera depresiboa adierazten zuen. Dena dela, orokorrean, benetako bizitzari eskainitako ereserki gisa interpretatua izan da. Violeta Parrak oso pozik gelditu zen abestiarekin eta horrela azaldu zuen behin baino gehiagotan.[3]

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrizko testua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gracias a la vida que me ha dado tanto
Me dio dos luceros que cuando los abro
Perfecto distingo lo negro del blanco
Y en el alto cielo su fondo estrellado
Y en las multitudes el hombre que yo amo
Gracias a la vida que me ha dado tanto
Me ha dado el oído que en todo su ancho
Graba noche y días
Grillos y canarios, martillos, turbinas
Ladridos, chubascos
Y la voz tan tierna de mi bien amado
Gracias a la vida que me ha dado tanto
Me ha dado el sonido y el abecedario
Con el las palabras que pienso y declaro
Madre, amigo, hermano y luz alumbrando
La ruta del alma del que estoy amando
Gracias a la vida que me ha dado tanto
Me ha dado la marcha de mis pies cansados
Con ellos anduve ciudades y charcos
Playas y desiertos, montañas y llanos
Y la casa tuya, tu calle y tu patio
Gracias a la vida que me ha dado tanto
Me dio el corazón que agita su marco
Cuando miro el fruto del cerebro humano
Cuando miro el bueno tan lejos del malo
Cuando miro el fondo de tus ojos claros
Gracias a la vida que me ha dado tanto
Me ha dado la risa y me ha dado el llanto
Así yo distingo dicha de quebranto
Los dos materiales que forman mi canto
Y el canto de ustedes que es el mismo canto
Y el canto de todos que es mi propio canto
Gracias a la vida

Euskarazko bertsioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amets Arzallusek egin zuen itzulpena, Aire Ahizpek abesteko:[4]

Eskerrak bizitza eman didalako
begien kabi bat, nik zabaltzerako
kolore guziak bazituelako
zeru altuetan izan gorri asko
eta haien artean maitea han dago

Eskerrak bizitza eman didalako
entzumen oso bat ni ohartzerako
gauak kilker baten hotsa zuelako
mailuen oihuak eta oihu gehiago
ta haien artean maitea han dago

Eskerrak bizitza eman didalako
ama hizkuntza bat nik ulertzerako
pentsatzeko hitzak bazituelako
sehaska kantuak ta lanturu frango
ta haiek entzuten maitea han dago

Eskerrak bizitza eman didalako
hankara pausoa ni ibiltzerako
mendi ta hiriak hor zituelako
desertu urdin bat zenbat portu galkor
ta haien artetik maitea noiz dator

Eskerrak bizitza eman didalako
irrifar goxo bat ta putzu bat malko
bide lokaztu bat ez dakit norako
txori zauritu bat bihotz barnerako
ta haren oinetan maitea han dago
Bide lokaztu bat ez dakit norako
txori zauritu bat bihotz barnerako
ta haren oinetan maitea han dago.

Bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abesti hau Latinoamerikako ezagunetariko bat da eta, ondorioz, bertsio ugari ezagutu ditu. Hona hemen bertsionatu duten abeslari batzuek: Mercedes Sosa, Joan Baez, Chavela Vargas, Luz Casal, Ángel Parra, Alberto Cortez, María Dolores Pradera, Los Calchakis, Isabel Parra, Richard Clayderman, Plácido Domingo, Omara Portuondo, La Oreja de Van Gogh, Rosario Flores, Raphael, Laura Pausini, Pasión Vega...

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Parra, Isabel (1985). El libro mayor de Violeta Parra. Madril, Espainia: Michay argitalpenak. ISBN 8485594126.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]