Edukira joan

Pasión Vega

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pasión Vega

(2023)
AIEeko juntako kidea

Bizitza
JaiotzaMadril1976ko apirilaren 23a (48 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Jasotako sariak
KidetzaAIE
Musika instrumentuaahotsa

pasionvega.es
IMDB: nm1724197 Facebook: PasionVegaOficial Twitter: PasionOficial Musicbrainz: dfed19b9-cac3-4742-9988-ee492922b933 Songkick: 480805 Discogs: 1871855 Edit the value on Wikidata

Pasión Vega, jaiotzez Ana María Alías Vega (Madril, 1976ko apirilaren 23a) madrildar abeslaria da.

Ibilbide artistikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ana María Alías Vega Madrilen jaio zen, baina haurtzarotik Malagan bizi izan zen, Nueva Málaga auzoan. Malagako familiaren zati bat bertakoa da jatorriz. Ama, ostera, Badajozko probintzian dagoen Fregenal de la Sierra herrikoa zen.[1] Musikaren munduan hasi zen bere auzoko parrokiako koruan parte hartuz, bere lehen lankidetza grabatu zuen Gabon-kanten ongintzazko disko batean, kristau gazteen talde batekin (MIES, itxaropenaren misiolariak), disko amateur batean, Cristo, mi centro izenburuko CDan Saberse olvidado kantua grabatu zuen.[2]

1992an, 16 urterekin, irrati-lehiaketa batean aurkeztu zen Ser irratian. Hirugarren postuan geratu zen, eta hurrengo urtean, 1993an, irabazi egin zuen. Orduan, emisora berak antolatutako 4. Málaga, canta lehiaketara aurkeztu zen berriro. Saria Manuel Vegak, abeslariaren osabak (Los detalles eta Toda mi vida) konposatutako bi abesti zituen binilozko lehen bakunaren edizioa izan zen, eta Ana María Alias benetako izenaz aurkeztu zen.[3] Huelvako Pedro Pérez Flores sortzaileak Pasión Vega izena eman zion artistikoki.[4]

1994an, eta Malagan ere, lehen saria jaso zuen X. Malagueñas de Fiesta txapelketan, Miguel Pérezek idatzitako Sueño malagueño kantatuz. Kasete formatuan argitaratu zuten grabazio hori, gainerako finalisten lanekin batera, Malagako Udalak eta Malaga telebistak elkarlanean.[5] Handik gutxira, TVEk gazteentzako antolatu zuen Pasa la vida lehiaketa irabazi zuen. María Teresa Camposek aurkeztu zuen, eta Romance de la otra kopla interpretatu zuen.[6]

1995ean Benidormeko Jaialdian parte hartu zuen En mi voz abestiarekin, Laura Granadosek konposatua. Abesti hori bere Un toque de distinción diskoan dago.[7] Andaluziako egunaren ospakizunean Canal Sur Televisión-en agertu zen lehen aldiz bi urtez jarraian, baita 1996ko Gabon-gauean ere, eta andaluziarren artean ezaguna egiten hasi zen. Lehenbiziko musika-arrakasta Ojos verdes abestiaren interpretazioaren bidez iritsi zitzaion. Eszenan harrera ona izan zuen Sevillako Lope de Vega Antzokian, hiriak antolatzen duen Kopla Astean egindako aurkezpenean.[8]

Ondoren, lehenengo grabazio profesionalak egin zituen La voz del Sur diskoetxearekin: Un toque de distinción(1996), Con el alma en los labios (1997) y Corona de perlas (2000). Hiru ekoizpen horiek osatu zuten Diego Ibañezen lanaren bidez egindako lehen etapa artistikoa. Hasieran, bere errepertorioa funtsean koplez osatuta zegoen.[6]

Haien eraginak eta lankidetzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pasión Vega Malagan hazi zen, baina sentimenduz Cadiz hiriarekin ere lotuta dago, batez ere, bere bizilekuarekin, La Viña auzo tradizionalarekin. La Viñako Koruarekin Habaneras de Cádiz (Antonio Burgos - Carlos Cano) izenekoak abestu zituen, hiriaren eta Carlos Canoren omenez. 2007an, Pasión Vega Cádizko inauterietako pregoilari ofizial izendatu zuten.[9]

Flamenkozalea da, eta generoan duen interesaren erakusgarri da Rocío Molina Cruz dantzari gaztearen El eterno retorno ikuskizunarekin izan zuen lankidetza. Ikuskizun hori 2005ean Málaga en flamenco Jaialdian izan zen, eta flamenko-dantzariaren hainbat ikuskizunetan, 2006an. Era berean, Pasión Vegaren musika-erreferenteen artean, autore-kanta (Joan Manuel Serrat, Joaquín Sabina, Carlos Cano, Javier Ruibal), tangoa (Carlos Gardel), boleroa, musika italiarra, arrantxerak, crooner handiak (Frank Sinatra), fadoa eta herri-jatorriko beste zenbait musika. Serratek eman zion Urrezko lehen diskoa Banderas de nadie lanarekin, eta harekin batera Lucía kanta interpretatu zuen 2003ko martxoaren 6an, Pedro Ruizen La noche abierta (La 2 - TVE) saioan. Abesti hori bere ohiko errepertorioan sartu zuen, eta, jendeak hala eskatuta, kontzertu askoren amaierako abestia izan da, gero Pasión en el Maestranza diskoan zuzenean grabatu zuen.[10] Geroago, 2005ean, abeslariak Serraten beste abesti bat, Sinceramente tuyo, grabatu zuen Serrat...eres único izenburuko omenezko disko bikoitzean.[11]

Joaquín Sabinaren abestiak ere kantatu ditu: Cómo te extraño abestia Pasión Vega CDan, Y, además... abestia Banderas de nadie CDan eta Por algo será Javier Ruibalekin lankidetzan Flaca de amor CDan. Sabinaren Dimelo en la calle diskoaren La canción más hermosa del mundo abestiaren koroetan parte hartu zuen eta omenaldia egin zion “Entre todas las mujeres” diskoan La canción de las noches perdidas abestiaren bertsiorekin.[12] Pasión Vegak kantatu dituen beste autore ospetsu batzuk hauexek dira: Carlos Cano, Javier Ruibal, Rosana Arbelo, Arturo Par Obregón edo Pablo Guerrero.

Heldutasun artistikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pasión Vega, eszenan, Bartzelonan, "Lorca sonoro" aurkezten. 2023ko urtarrilaren 27a.

Sevillako La Voz del Sur diskoetxearekin egin zuen lehen etaparen ondoren, BMG multinazionalera aldatu zuen, eta Pasión Vega diskoa aurkeztu zuen. Lan hauek ere grabatu zituen: Banderas de nadie eta Flaca de amor, eta estilo berrietara zabaldu zen. Bien bitartean, eta hamar urterako balioa zuen kontratu bidez eskuratutako eskubideengatik, Diego Ibáñez bere lehen ordezkariarekin (2005eko abuztuan hil zen), 2003an eta 2005ean La Voz del Sur diskoetxe zaharrak Grandes éxitos diskoa kaleratu zuen lehen hiru diskoetako abesti batzuekin eta El día que nací yo abestia. 2005ean, Pasión inédita argitaratu zuen, grabaketa zaharrak berrargitaratuz, besteak beste, Habaneras de Cadiz, ordura arte argitaratu gabea, edo Romance de Curro el Palmo abestiaren bertsioa berreskuratuz. Batera argitaratu ziren diskoetxe berriko Banderas de nadie eta Flaca de amor.[6]

Pasión Vega izeneko BMGrako lehen diskoarekin batera, Urrezko Diskoa jaso zuen bere salmentengatik, eta 2002an Musika Akademiak Abesti Espainiarraren Album Onenaren saria eman zion. 2003an, Amigo Saria jaso zuen, emakumezko abeslari bakarlari onenaren saria, eta, geroago, Banderas de nadie lanarekin bi sari jaso zituen, 2004ko Musika sarietan, espainiar abesti album onena eta Soinu tekniko onena (José Luis Crespo).[13]

Antonio Martínez Ares kantautoreak bere errepertorioa berritu zuen eta kopla garaikideen egile gisa eguneratu zuen. Banderas de nadie bere bigarren diskoaren biran, Pasión Vegaren disko ezagunenetan Martínez Aresek konposatutako hamaika abestiren ondoren, harremana hautsi egin zen. Azken aldiz, Cosas que hacen que la vida valga la pena komediaren soinu-bandan lan egin zuten elkarrekin. 2014an, Pasión por Cano diskoarekin berreskuratu zuten harreman artistikoa. BMGrentzako hirugarren diskoan, Flaca de amor (2005) Jesús Bienvenido konpositore nagusia bihurtu zen. Cadizeko Inauteriei lotura duen Cadizko konpositore gazte horren 6 abesti abestu zituen.[14]

Pasión Vegaren hurrengo lana, Flaca de amor, maitasunaren eta desamodioaren kantuak dituena, hala nola Teresa, Miénteme edo Ni tú ni yo (Ricard Miralles pianoan zela). Disko horrekin Urrezko diskoa eskuratu zuen, eta halaxe erakusten du Pasión Vegaren lehen Pasion en la maestranza izeneko DVDak. 2005eko ekaineko 18 eta 19an Teatro de la Maestranzako kontzertuen grabaketa jaso zuena.[15] 2006an La reina del Pay-Pay kaleratu zen, eta Urrezko Diskoa izatera iritsi zen, izandako salmentengatik. Material berri horrekin egindako birak Espainia osoko eszenatokietan barrena eraman zuen 2007an, 70 kontzertu inguru eginez, zeinetan bere antzezle eta eszenaratzea nabarmendu ziren, Bartzelonako Kataluniar Musikaren Jauregiako hiru kontzertuetan.[16] 2008ko ekainaren 6an, Murtzia Eskualdeko Orkestra Sinfonikoarekin batera, kontzertu berezia eskaini zuen Murtzian, honako programa honekin: Danzas fantásticas. Op. 22 (Joaquín Turina), El amor brujo (Manuel de Falla), Procuro olvidarte (Manuel Alejandro), Puro teatro (Catalino Curet), Adoro (Armando Manzanero).[17]

2008ko irailean aurkeztu zen lehen aldiz Hego Amerikan Buenos Aireseko Maipo Antzokian (Argentina). 2009ko martxoaren 3an jarri zen salgai Gracias a la vida (Sony Music) diskoa, Latinoamerikako kanta klasiko handiekin. Disko horrekin ezagutarazi zen Pasión Vega Latinoamerikako merkatuan.[18] Espainian zehar jardun zuen lana aurkezten, Txilen, Argentinan, Uruguain eta Mexikon egindako kontzertu batzuetan. 2009ko maiatzaren 2an eta 3an, bi kontzertu eskaini ziren Buenos Aireseko El Nacional antzokian (Argentina). Maiatzaren 2an egindakoa erregistratu egin zen, eta, gero, Sony-BMGk CD+DVD formatuan argitaratu zuen.[19]

2009ko urriaren 1etik 5era, Pasión y embrujo ikuskizuna Kataluniako lau eszenatokitan (Gerona, Sabadell, Bartzelona eta Lleida) aurkeztu zuen, Sinfònica del Vallès (OSV) orkestrarekin batera El amor brujo: ballet suite eta Manuel de Fallaren La vida breve: danza española (Chapelier-en bertsioa) eta bere errepertorioko lanak, bereziki Gracias a la vida diskoa bertsio sinfonikoan.

2010eko otsailaren 16an Andaluziako Juntak Andaluziako Domina eman zion eta urte horretan Gracias a la vida birarekin jarraitu zuen.[20][21][22] 2011ko irailean "Sin compasión" diskoa argitaratu zen, eta Pasión Vegak bere errepertorioa zabaldu zuen, argitaratu gabeko kantuekin. Hori ez zen gertatzen 2006tik. Disko horrekin 2012an ekin zion birari, eta Grammy Latindarren 2012rako izendatu zuten Pop Tradizionaleko Album Onena izateko.[23][24]

2012ko ekainaren 29an, Sevillako Rocío Jurado auditorioan aurkezten zuen "Azabache" ikuskizunean parte hartu zuen, Diana Navarro, Pastora Soler eta Manuel Lomborekin batera, José Miguel Évoraren musika-zuzendaritzarekin. Ikuskizun hori 1992an aurkeztu zen Andaluziako hiriburuko Expoaren 20 urteurrenerako izan zen. Ondoren, 2012an eta 2013an Espainian zehar hainbat kontzerturekin batera egindako bira, 2013ko irailaren 14an amaitu zen, Bartzelonako Auditorioan emandako kontzertu batekin.[25]

2013ko irailaren 28an, "Dos pianos con Pasión (Cartas desde Nueva York)" ikuskizuna estreinatu zen Sevillako Maestranza Antzokian. Pasión Vegak proposamen eszeniko berria erakutsi zuen Malagako Dúo Del Valle pianistekin, Víctor eta Luis Del Valle anaiekin, musika klasikoen eta herrikoien arteko fusioa, jazzetik flamenkorakoa, klezmerra, fadoa, music hall edo kopla, musikagile klasikoak ahaztu gabe.[26] Abeslariak Dos pianos con Pasión bira eraman zuen Espainiako agertokietara.[27] Enrique Garcíak zuzendutako 321 días en Míchigan film luzearen soinu-bandan parte hartu zuen, non Fernando Velázquez musikagilearen ¿Qué más da? gaia interpretatu zuen. 2014aren amaieran Pasión por Cano izenburupean Carlos Cano kantautore andaluziarraren omenez argitaratutako diskoaren ekoizlea ere izan zen Velázquez, bere hamabi kanturekin eta bat haren omenez (Soy del sur). Lan horretan, hamar urteren ostean, Antonio Martínez Ares autoreak eta Pasión Vegak kolaboratuko zuten berriro ere, non Maria Dolores Praderaren Aires de cuna abestu zuen.[28]

2017ko udan, Noa kantari israeldarrarekin kontzertu bira bat hasi zuen Espainian zehar. 2017ko ekainaren 10ean Bartzelonako Jardines de Pedralbes jaialdian estreinatu zen kontzertu batean, eta Joan Manuel Serratek gonbidatu gisa parte hartu zuten.[29] 2019an kaleratu zuen Todo lo que tengo diskoan latinoamerikako folklorera hurbildu zen.[30] 2020an, Víctor Manuelen, Joan Manuel Serraten eta Carlos Canoren omenezko kontzertua grabatu zuen, Asturiasko Printzerriko OSPA Orkestra Sinfonikoarekin batera, Fernando Velázquezen zuzendaritzapean.[31] 2019ko abuztuaren 18an, Federico García Lorcaren irudiaren bidez, Espainiako Gerra Zibileko biktimei egindako omenaldian parte hartu zuen, Granadako Alfacar Parkean sei abesti kantatuta. Ondoren Lorca sonoro diskoa kaleratu zuen Granadarraren poemekin osatuta. 2022aren amaieran argitaratu zen, eta abeslariak 2023an eta 2024an biran aurkeztu zuen, ekitaldi antzeztua Victor Clavijo aktorearekin batera.[32]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estudio-albumak
Merkaturatze

urtea

Albuma Diskoetxea Zerrenda-postua Promusicae
Espainia
2001 Pasión Vega Sony BMG 33 Urrea[33]
2003 Banderas de nadie Sony BMG 5[34] Platinoa[35]
2005 Flaca de amor Sony BMG 3[36] Urrea[37]
2006 La reina del Pay-Pay Sony BMG 8[38] Urrea[39]
2009 Gracias a la vida Sony Music 3[40] Urrea[41]
2011 Sin compasión Sony Music 16[42]
2014 Pasión por Cano Concert Music 17[43] Urrea[44]
2017 40 Quilates Concert Music 13[45]
2019 Todo lo que tengo Concert Music 33[46]
2022 Lorca Sonoro Concert Music 49
Zuzeneko albumak
Merkaturatze-data Albuma Diskoetxea Zerrendako posizioa Promusicae
Espainia
2012 Grandes éxitos Sony Music 59[47]
Bildumak
Merkaturatze urtea Albuma Diskoetxea Zerrenda-postua Promusicae
Espainia
2005 Pasión en la Maestranza Sony BMG 50[48] Urrea[49]
2009 Pasión en Buenos Aires Sony Music 20[50]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2002ko Musika Sariak: Espainiako kantu-album onena "Pasión Vega" lanarengatik .[51]
  • 2003ko Amigo Sariak: Espainiako emakumezkoen bakarlari onena.[51]
  • 2004ko Musika Sariak: Espainiako kantu-album onena eta Soinu-teknikari onena (José Luis Crespo), Banderas de nadie lanarengatik.
  • 2006ko Musika Sariak: Espainiako kantu-album onena eta ikus-entzunezko musika-ekoizpen onena, Pasión en el Maestranza lanarengatik.
  • 2007ko Musika Sariak: kantu espainiarren album onena, "La reina del Pay-Pay" lanarengatik.[52]
  • 2010eko "Andaluziako Urrezko Domina" saria.[53]
  • 2010eko "Flamenca con Arte" saria.[54]
  • 2010eko "Urrezko Mikrofonoa" saria.[55]
  • 2010eko "Dama de la Orden de la Solear" saria.[56]
  • 2012ko Latindar Grammy sarietarako izendatua, Ahots-pop album tradizional onenaren kategorian.[57]
  • 2024an Malagako Urrezko Domina, Malagako Diputazioak emana.[58]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. La Crónica de Badajoz
  2. Cancioneros - CD Cristo, mi centro
  3. Cancioneros - single Estos detalles
  4. en Más Cultura - 31 de octubre de 2016
  5. Cancioneros - CD Malagueñas de fiesta
  6. a b c - El arte de vivir flamenco
  7. Cancioneros - cancion En mi voz
  8. Pasión Vega: "El artista que se acerca a la política queda marcado". .
  9. Pasión Vega, malagueña vinculada sentimentalmente a Cádiz - Diario de Sevilla, 16 de febrero de 2010
  10. Cancioneros - CD Pasión en el Maestranza
  11. Cancioneros - CD Serrat eres único Vol.2
  12. Entrevista en Diario Sur, 10 de julio de 2011
  13. Europa Pres Cultura - 17 de diciembre de 2009
  14. Cancionero de Jesús Bienvenido
  15. Cancioneros - CD Flaca de amor
  16. Musica.com - Biografía de Pasión Vega
  17. Entrevista en La Verdad de Murcia
  18. Pasión Vega: Gracias a la vida. .
  19. Pasión Vega rumbo a América. .
  20. Resumen Prensa Gira OSV. .
  21. Pasión Sinfónica. .
  22. Junta de Andalucía
  23. Entrevista en Diario Montañés
  24. Nominación a los Grammy Latinos 2012
  25. Azabache, concierto conmemorativo - El Correo. .
  26. Diario de Sevilla. 30 de septiembre de 2013
  27. Pasión Vega: Exquisita y teatral
  28. Pasión Vega homenajea a Carlos Cano
  29. Pasión Vega y Noa: Suma de encantos e intenciones en «Mediterráneas» por Carles Gracia Escarp. .
  30. Pasión Vega: "Este trabajo me ha deparado una sorpresa tras otra". .
  31. La OSPA graba un concierto para un proyecto audiovisual que homenajea a Víctor Manuel, Serrat y Carlos Cano en la voz de Pasión Vega. .
  32. Pasión Vega: “Sin García Lorca no se entendería la música de hoy”. .
  33. «Pasión Vega - Certificación» Promusicae.
  34. «Top 100 álbumes - Semana 43: 21 octubre a 27 octubre 2005» Promusicae.
  35. «Banderas de nadie - Certificación» Promusicae.
  36. «Top 100 álbumes - Semana 42: 14 octubre a 20 octubre 2005» Promusicae.
  37. «Flaca de amor - Certificación» Promusicae.
  38. «Top 100 álbumes - Semana 13: 21 marzo a 27 marzo 2008» Promusicae.
  39. «La reina del Pay-Pay - Certificación» Promusicae.
  40. «Top 100 álbumes - Semana 36: 28 agosto a 3 septiembre 2009» Promusicae.
  41. «Gracias a la vida - Certificación» Promusicae.
  42. «Top 100 álbumes - Semana 5: 27 enero a 2 febrero 2012» Promusicae.
  43. «Top 100 álbumes - Semana 17: 22 abril a 28 abril 2016» Promusicae.
  44. «Pasión por Cano- Certificación» Promusicae.
  45. «Top 100 álbumes - Semana 16: 12 abril a 18 abril 2019» Promusicae.
  46. «Top 100 álbumes - Semana 6: 31 enero a 6 febrero 2020» Promusicae.
  47. «Top 100 álbumes - Semana 5: 25 enero a 31 enero 2013» Promusicae.
  48. «Top 100 álbumes - Semana 7: 10 febrero a 16 febrero 2006» Promusicae.
  49. «Pasión en la Maestranza - Certificación» Promusicae.
  50. «Top 100 álbumes - Semana 11: 12 marzo a 18 marzo 2010» Promusicae.
  51. a b La Voz de Córdoba, 12 de marzo de 2020
  52. [1]
  53. El Mundo, 16 de febrero de 2010
  54. Europa Press, Pasión Vega
  55. El Correo, 21 de abril de 2008
  56. El correo, 21 de abril de 2008
  57. Popelera.neet - Grammy Latinos 2012
  58. Europa Press - La Diputación de Málaga resalta que las Medallas de la Provincia representan "la Málaga que piensa y actúa a lo grande"

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Heredia, Daniel: Pasión Vega, la voz de seda, José Manuel Lara Fundazioa, 2007.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]