Edukira joan

Euskaltzaleen Biltzarra

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Eskualtzaleen Biltzar» orritik birbideratua)

Euskaltzaleen Biltzarra euskara eta euskal kultura babestu eta bultzatzeko elkartea izan zen, 1901ean Martin Gilbeauk, bildu zituen 35 bat lagunen artean sortua. Barne ziren: Guilbeau, Zaldubi, Broussain, Aranzadi, Sabin Arana, Azkue, Kanpion, Urkixo eta Hiriart-Urruti... [1]

Batzuek, alabaina, frantses eta espainol politika gaiztoaren gain ematen zuten oroz lehen gure herriaren eta hizkuntzaren beherakada eta, beraz, abertzaletasunaren pizteari ematen zioten lehentasuna. Hauek ziren adibidez, Sabin Arana Goiri bizkaitar gazteak sortu berri zuen Euzko Alderdi Jeltzalearen jarraitzaleak, Broussain, Constantin eta beste bizpahiru lagun gazteren salbuespenarekin, gehienak Hegoaldekoak. [1]

Lehendabiziko Euskaltzaleen Biltzarra (1901) oroitzeko plaka Hendaia erdialdean

Beste batzuek, aldiz, Oihenart handiaren zuhur-hitz bat gogoratuz, errepikatzen zuten ”Burutik dela hasten arraina kirasten” eta alderdi politiko ezberdinetan ibilirik ere, Azkue, Kanpion eta Urkixo bezala Hegoaldean, Guilbeau, Hiriart-Urruti eta Zaldubi bezala Iparraldean, euskararen beraren lantzeari, ortografiaren finkatzeari, akademia baten eraikitzeari eta gero euskara eskoletan sartzeari ematen zioten lehentasuna.[1]

Lapurtarren Biltzarraren oroitarria Uztaritzeko herriko etxean. "Laphurdiko herriek eta Eskualzaleen Biltzarrak 1930ean egina".

Euskal jaiak eta euskal literatur lehiaketak antolatu zituen eta eragin handia izan zuen mende-hasierako Euskal Pizkundeaten indartzean.[2]

Manex Goihenetxeren azterketan –Les origines sociales et historiques d'Eskualzaleen Biltzarra (1893 - 1913) [2]– , hau da, "Eskualzaleen Biltzarraren jatorri sozial eta historikoak (1893 - 1913)"– agertzen da politikoki asmo nostalgiko samarra zeukala,[3] euskaldun fededunen arketipoa indartzen zuena hastapen hartan.

Mende bat geroago, 2003an, Piarres Xarritonek, Heletan, Etienne Salaberriren errana oroitaraziz: «Lehengoak ez ahantz! Gerokoez oroit! eta beraz, Eskualzaleen Biltzarra izan dadiela , Eskual Herriaren adarra! (...) 100 urtez hainbeste elkarte, erakunde eta talde sortu dira eta lanean ari, zein bere aldetik, hain aspaldian dirauen gure euskararen bataila irabazi beharrez... ba ote da oraino euskalzaleen biltzarraren beharrik?». Baietz erran zuen jendeak.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d Ixtoria | Euskaltzaleen biltzarra. (kontsulta data: 2022-06-06).
  2. a b Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Eskualzaleen Biltzarra. .
  3. Goihenetxe, Manex. Idéologies culturelles et espace social en Pays Basque à la veille de la première guerre mondiale. in: La Production sociale des espaces. C.N.R.S., 81 or..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.