Espido Freire

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Espido Freire
Espido Freire 01.jpg
Bizitza
Jaiotza Bilbo1974ko uztailaren 16a (45 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Deustuko Unibertsitatea : English philology Itzuli
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak saiakeragilea, idazlea eta kazetaria
Jasotako sariak
IMDb nm2289801
www.espidofreire.com/

María Laura Espido Freire (Bilbo, 1974ko uztailaren 16a) euskal idazle eta zutabegilea. Gaztelaniaz idazten du. Espido Freire izenaz sinatzen ditu bere lanak.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbon jaioa izan arren, Laudion (Araba) eman zuen bizitza Madrila joan zen arte. Galiziatik Euskal Herrira etorritakoak ditu gurasoak.

Literaturgintzan hasi aurretik, musikagintzan aritu zen, eta kantu-ikasketak egin zituen. Hala ere, oso gaztetan hasi zen idazten eta marrazkiak egiten. Hemezortzi urte zituela, karrera musikala alde batera utzi, eta Ingeles Filologia ikasten hasi zen Deustuko Unibertsitatean.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo nobela, Irlanda, 1998an argitaratu zuen, eta Frantziako liburu-saltzaileek atzerriko errebelazio-eleberriari ematen dioten Millepage saria jaso zuen. Donde siempre es octubre, bigarren nobela, 1999an argitaratu zuen. Urte bereko Melocotones Helados eleberriarekin, Planeta saria irabazi zuen (hogeita bost urte zituela). Eleberriak dira ere Diabulus in musica (2001), Nos espera la noche (2003, Donde siempre es octubre eleberriarekin hasitako trilogiaren bigarren partea) eta Soria Moria (2007, Sevillako Ateneo saria).

Lehenengo saiakera, Primer Amor, 2000n argitaratu zuen. Geroztik, beste lau idatzi ditu: Cuando comer es un infierno (2002), elikadura-nahasmenduei buruzkoa; Querida Jane, querida Charlotte (2004), Jane Austen eta Brontë ahizpen bizitza eta obrari buruzkoa; Mileuristas, la generación de los mil euros (2006), Espainiako egungo gaztediari buruzkoa; Mileuristas II, la generación de las mil emociones (2008), belaunaldi horretako gazteen harreman pertsonalei buruzkoa.

Eleberriak eta saiakera ez ezik, ipuin asko idatzi ditu. Aipagarriak dira, besteak beste, El tiempo huye (2002), Cuentos malvados (2003) eta Juegos míos (2004).

Taldekako lanetan ere parte hartu izan du. 2000ko azaroan, esaterako, Nuevos Episodios Nacionales liburuan parte hartu zuen, beste hogeita lau idazlerekin batera; azken hogeita bost urte hauetako historiaren berrirakurketa izatea zuen helburu lan hark. Abenduan, Elkarriren Realidad y Esperanza liburuan ere esku hartu zuen, artegintzaren hainbat alorretako beste laurogeita hamabi sortzailerekin batera.

Unibertsitate-garaietatik, literatura-sorkuntzaren irakaskuntza interesatu zaio, eta horri buruzko eskolak eman ditu zenbait unibertsitatetan. Gainera, metodo pedagogiko bat asmatu, eta literatura-eskola bat zabaldu du Madrilen.

Espido Freireren eleberri guztiak hizkuntza askotara itzuli dira. Zutabegile gisa, El Pais, La Razon, El Mundo eta Público egunkarientzat idatzi du, besteak beste. Itzultzaile gisa ere lan egiten du, bai eta irratianOnda Ceroko Julia en la onda saioan— eta telebistanNoche sin tregua saioan— ere.

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazteentzako literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saiakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]