Spin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Espin» orritik birbideratua)
Partikula baten spinaren balioa gure mundu fisikoan eragiten du. Elektroi baten higidura, eremu magnetiko perpendikular baten menpean, bi noranzko kontrario har ditzake balio horren arabera.

Spina (ingelesetik: spin, "bira") partikula subatomikoen propietate intrintseko bat da, horren ondorioz oinarrizko partikula bakoitzak balio jakin bateko berezko momentu angeluarra duena. [1]

Ez du antzekotasun klasiko zuzenik: partikulak ez dira literalki biratzen diren esfera. Ordea, biraketa baten antzeko ezaugarriak dituen propietate kuantikoa da.[2]

Bai fermioiak bai bosoiak spina dute. Bosoiek spin balio osoak hartzen dituzte. Fermioiek, ordea, spin balio erdiosoak hartzen dituzte. Bosoien artean protoiak eta fermioien artean elektroiak aurkitzen ditugu. [3]

Elektroiek, fermioiak direnez, bi spin balio izan ditzakete: gorantz () edo beherantz (). Pauliren elkarrezintasun-printzipioak ezartzen du ezin direla egon atomo batean lau zenbaki kuantiko berberak dituzten bi elektroi. Horrela, orbital atomiko batek bi elektroi izan ditzake gehienez, bata gorantz spinarekin eta bestea beherantz spinarekin.[4]

Spina elementu kimikoen egonkortasunaren, horien konfigurazio elektroniko eta erreakzio kimikoen, eta taula periodikoaren eraketaren atzean dago; beraz, inguratzen gaituen eta osatzen ari garen materia guztiaren atzean dago. [5]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erwin Schrödinger, fisikari austriarra, 1933. urteko Fisikako Nobel sariduna

Spinaren existentziaren lehen froga esperimentala Otto Stern eta Walther Gerlachek 1922an egindako esperimentuarekin etorri zen, nahiz eta haren interpretazioa 1927ra arte ez iritsi. Esperimentuak Bohr-Sommerfelden hipotesia probatzea lortu zuen, alegia, zilarrezko atomo baten momentu angeluarraren norabidea kuantifikatuta dagoela.[6]

1924an, Wolfgang Paulik bere elkarrezintasunaren printzipioa formulatu zuen. Bertan adierazi zuen sistema berean bi elektroik ezin dutela egoera kuantiko bera izan. Teorema honetatik ondoriozta daiteke elektroi-spinaren existentzia.

Nahiz Arthur Comptonek eta Ralph Kronigek lehenago iradoki elektroiek biraketa propioa zutela, [7][8] 1925an George Uhlenbeck eta Samuel Goudsmit fisikari holandarrek, Paul Ehrenfesten aholkularitzapean, lehenengo emaitza sendoak argitaratu zituzten. [9]

1927an Paulik formalizatu zuen spinaren teoria, Schrödingerrek eta Heisenbergek asmatutako mekanika kuantikoaren teoria modernoa erabiliz. Aurrekuntza nabariena spina propietate ez-klasiko eta intrintseko moduan hartzea izan zen.[10]

1928an Paul Dirac-ek bere izena daraman ekuazioa argitaratu zuen, non elektroi erlatibista deskribatzen zen. 1940an, Paulik spin-estatistika teorema frogatu zuen, alegia, fermioiek erdi-osoko spina eta bosoiek osoko spina dutela aitortzen duena eta, bide batez, spinaren existentzia

Spin zenbakia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Spin elektronikoaren adierazpen eskematikoa. Bertan, espinaren magnitudea eta z ardatzaren gaineko proiekzioa oso desberdinak direla ikus daiteke. "x" eta "y" ardatzen gaineko proiekzioa zehaztugabea da.

Definizioa eta propietateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Spinaren zenbaki kuantikoak, -k, momentu angeluarraren kuantizazioa jarraitzen du. Haren propietateak hurrengoak dira:

  • Spinaren zenbaki kuantikoaren balioak osoak edo erdiosoak izan daitezke.
  • Spinaren noranzkoa alda daitekeen arren, oinarrizko partikula baten spinaren magnitudea ezin da aldatu.
  • Partikula kargatu baten spina momentu dipolar magnetikoarekin lotuta dago g-faktore baten bidez.[11]

Spinaren zenbaki kuantikoaren definizio konbentzionala da, non edozein zenbaki natural izan daitekeen. Horregatik, -ren baimendutako balioak eta abar dira. Oinarrizko partikula baten balioa partikula motaren araberakoa da. Edozein sistemaren momentu angeluar intrintsekoa kuantizatuta dago eta horren balioa hurrengoa da:

Momentu magnetikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stern-Gerlach esperimentuaren adierazpena, non mugitzen diren zilar atomoek, eremu magnetiko perpendikular baten menpe, higiduran bi aldaketa desberdin jasaten dituzten.

Spina duten partikulek momentu dipolar magnetikoa izan dezakete, elektrodinamika klasikoan elektrikoki kargatutako gorputz batek bezala. Momentu magnetiko hauek hainbat modutan ikus daitezke esperimentalki, adibidez, partikulak Stern-Gerlach esperimentu batean dauden eremu magnetiko ez-homogeneoen bidez desbideratuz, edo partikulek sortutako eremu magnetikoak neurtzuz, besteak beste.

1/2 spin, karga, masa eta spin momentu angeluarra dituen partikula baten momentu magnetiko intrintsekoa, , hurrengoa da[12]:

non faktore giromagnetikoa den.

Elektroiak, oinarrizko kargadun partikula denez, momentu magnetiko bat du. Elektroiaren faktoreari dagokionez, esperimentalki lortutako balioa da. Elektrodinamika kuantikoaren teoriak elektroiaren faktorea zehaztu du.

Fermioiak eta bosoiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru partikulen banaketa funtzioak (maila okupazioa tenperaturarekiko). Gorriz Fermi-Dirac estatistika jarraitzen duten partikulak. Berdez, Bose-Enstein estatistika jarraitzen duten partikulak. Grisez, Maxwell-Boltzmann estatistika jarraitzen duten partikulak

Spin erdiosoak (hala nola; 1/2, 3/2, 5/2…) dituzten partikulei fermioiak esaten zaie (Enrico Fermi-ren ondoren). Spin osoa (0,1,2 …) duten partikulek, ordea, bosoiak dute izena (Jagadish Chandra Bose-ren ondoren). Bi partikula mota hauek arau desberdinak betetzen dituzte eta, oro har, rol desberdinak betetzen dituzte materiaren egituran.

Bi familia horien arteko funtsezko bereizketa bat da fermioiek Pauliren elkarrezintasunaren-printzipioa betetzen dutela. Printzipio honek adierazten duen moduan, ezin dira aldi berean zenbaki kuantiko guztiak berdinak dituzten bi fermioi egon. Bosoiek, ordea, ez dute horrelako murrizketarik; beraz, estatu berdinetan egon daitezke. Fermioiek Fermi-Dirac-en estatistikaren arauak betetzen dituzte. Bosoiek, aldiz, Bose-Einsteinen estatistika jarraitzen dute.

Partikula bereizezinen sistema arautzen duen uhin-funtzioa simetrikoa ala antisimetrikoa izan behar da.

funtzio simetrikoa

funtzio antisimetrikoa

Bosoien kasuan, sistema osoaren uhin funtzioa simetrikoa izan behar da (partikulak lekuz aldatzean, funtzioa ez da aldatzen). Fermioien sisteman, ordea, antisimetrikoa (partikulak lekuz aldatzean, funtzioari ken signoa jar behar diogu).

Formulazio matematikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Spina momentu angeluar orbitalaren trukatze-erlazio berdintsuak jarraitzen ditu:

eta eragileak trukakorrak direla erraz froga daiteke:

Ondorioz, bi eragileek autofuntzio base komuna dute. Dirac-en notazioan adierazita, autobalioak hurrengoak dira oinarri horretan:

, non , ... eta

, non diren.

Autofuntzio berdinei eragileak aplikatuz:

balio finkoa izanik, momentu angeluar orbitalarekin baino askoz errezagoa izango da spinarekin lan egitea.

Pauliren matrizeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wolfgang Ernst Pauli fisikari austriarra, 1945. urteko Fisikako Nobel sariduna

Pauliren matrizeak mekanika kuantikoan oso erabiliak diren hiru matrize konplexu, hermitiar eta unitario dira, 2x2 dimentsiokoak. Besteak beste, egoera kuantikoak irudikatzeko, eragiketa kuantikoak ebazteko eta sistema kuantikoen portaera deskribatzeko erabiltzen dira.[13] Haien izena Nobel saridun Wolfgang Pauli fisikari suitzarrarengandik hartu dute.

Matrizeak, , and notazioa erabilita, hurrengoak dira: [14]

, eta .

Pauliren matrizeen eta spinaren arteko erlazioa estua da. Spin zenbaki erdiosoa duen partikula baten kasuan, haren spin-egoerak bi dimentsioko bektore-espazio konplexu bat erabiliz irudika daitezke. Espazio horretan Pauliren matrizeek oinarri bat osatzen dutenez, partikula baten spin-egoerak Pauliren matrizeen konbinazio lineal gisa adieraz daitezke.

spin eragilea, spin erdiosoko partikulen kasuan, Pauliren matrizeen funtzio idatz daiteke[15]:

, osagai kartesiarrak dituenak.

s=1/2 kasua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mekanika kuantikoaren zati zentrala da spin erdiko sistemen portaeraren azterketa, funtsezko partikula askok 1/2 spina baitute: protoiak, neutroiak, elektroiak, neutrinoak eta quarkak. Horiek guztiek s=1/2-ko zenbaki kuantikoa dute espinerako. Beraz, , definizioz, 1/2 balioak baino ezin ditu hartu, eta eta eragileak hala geratzen dira:

eta

eta (eta, orokorrean, spin eragilearen beste osagaiak) lortzeko, baliagarriak izango ditugun eta eragileak definituko ditugu:

erlazioa betetzen dutenez:

eta

Oinarria eta spin bektorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Spin erdia duen partikula baten egoera bi autofuntzioen konbinazio lineal gisa adieraz daiteke beti: spin-up edo , eta spin-down edo izenekoak.

Dirac-en formalismoan adierazita:

eta

Dagozkien bra-k eta izanik.

Orokorrean, bektore jakin baten adierazpena:

da, dagokion bra izanik.

Kasu horretarako, spinorea honela defini dezakegu:

da, dagokion bra izanik.

Spin totala 2 fermioi konbinatzean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Spin erdiosoa duten bi partikulen konbinazioa aztertzeko, spin totala definitzen dugu:

Spinaren adiziorako arauak jarraituz, balioak har ditzake. Sistema osoaren egoera denez eta har ditzakeenez, lau konfigurazio agertzen dira:

eta , detta singoletto, e tre con e componenti lungo l'asse rispettivamente , dette tripletto. Il singoletto è caratterizzato da una funzione d'onda antisimmetrica e corrisponde allo stato:

edo singletea, uhin funtzio antisimetrikoa duena.
edo tripletea, uhin funtzio simetrikoak dituztenak

Aplikazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bruker 700 MHz Nuclear Magnetic Resonance (NMR) espektrometroa

Spinak inplikazio teoriko eta aplikazio praktiko garrantzitsuak ditu. Haren zuzeneko aplikazioen artean, hauek dira:

Elektroien spinak paper garrantzitsua betetzen du magnetismoan; adibidez, ordenagailuen memorietan. Irrati-maiztasun uhinen bidezko spin nuklearraren manipulazioa (erresonantzia magnetiko nuklearra) garrantzitsua da espektroskopia kimikoan eta irudi medikoan.

Laserraren funtzionamendua spinaren propietateen beste aplikazio bat bezala ikus daiteke. Bosoien kasuan, bosoien sistema bat egoera kuantiko berean kokatzea behartu dezakegu. Hau da, laser baten funtzionamenduaren oinarrizko printzipioa, non fotoiak, spin osoko partikulak, egoera kuantiko berean antolatzen diren uhin-trenak fasean ekoizten dituztenak.

IQM ordenagailu kuantikoa Espoo-n, Finlandia.

Spin propietate zehatzak aprobetxatzen dituen edo elektronikaren egungo gaitasunetatik haratago joateko spin indibidualak manipulatu nahi dituen teknologiaren erabilerari spintronika deritzo. Spinaren aplikazio berri bat spin transistoreetan informazio bitar eramailea izatea da. Jatorrizko kontzeptua, 1990ean proposatutakoa, Datta–Das spin transistore izenez ezagutzen da. [16] Material erdieroale magnetiko diluituetan spinaren manipulazioak, metalekin dopatutako ZnO edo TiO2, adibidez, askatasun maila gehiago ematen du eta elektronika eraginkorragoak fabrikatzeko aukera du. [17]

Etorkizuneko ordenagailu kuantikoetarako spinaren propietateak aprobetxatzeko aukera ere aztertzen ari da, zeinetan sistema isolatu baten spinak qubit edo bit kuantiko gisa balio dezake. Zentzu horretan, Michio Kaku fisikari teorikoak, Unibertso Paraleloak liburuan, atomoek beren spina gora, behera edo alborantz orientatuta nola izan dezaketen modu sinple eta informatiboan azaltzen du. Ordenagailuaren bitak (0 eta I) qubitekin (0 eta I arteko zerbait) ordezkatu litezke, ordenagailu kuantikoak tresna askoz indartsuagoak bihurtuz. Honek informatikaren oinarriak berritzeaz gain, silizioan oinarritutako egungo prozesadoreak ere gaindituko lituzke.

Spinaren eta lotutako Pauli bazterketa-printzipioaren zeharkako aplikazio eta agerpen ugari daude.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Merzbacher, E.; Lasher, Gordon. (1971-06-01). «Quantum Mechanics» Physics Today 24 (6): 372-373.  doi:10.1063/1.3022796. ISSN 0031-9228. (Noiz kontsultatua: 2023-11-26).
  2. (Gaztelaniaz) Piris Silvera, Mario. (1999). Física Cuántica. I.S.C.T.N., 143 or..
  3. (Gaztelaniaz) Fermiones, bosones y anyones – Superconductividad (ICMM-CSIC). (Noiz kontsultatua: 2023-11-26).
  4. (Alemanez) Pauli, W. E.. (1958). «Die allgemeinen Prinzipien der Wellenmechanik» Handbuch der Physik / Encyclopedia of Physics (Springer Berlin Heidelberg): 1–168. ISBN 978-3-642-80540-0. (Noiz kontsultatua: 2023-11-26).
  5. (Gaztelaniaz) Física y Química 4º ESO. ISFTIC, 223-234 or..
  6. (Ingelesez) Friedrich, Bretislav; Herschbach, Dudley. (2003-12-01). «Stern and Gerlach: How a Bad Cigar Helped Reorient Atomic Physics» Physics Today 56 (12): 53–59.  doi:10.1063/1.1650229. ISSN 0031-9228. (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  7. Pais, Abraham. (1993). Niels Bohr's times: in physics, philosophy, and polity. (Repr. argitaraldia) Clarendon ISBN 978-0-19-852049-8. (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  8. «Goudsmit on the discovery of electron spin» www.lorentz.leidenuniv.nl (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  9. (Alemanez) Ehrenfest, P.. (1925-11). «Ersetzung der Hypothese vom unmechanischen Zwang durch eine Forderung bezüglich des inneren Verhaltens jedes einzelnen Elektrons» Die Naturwissenschaften 13 (47): 953–954.  doi:10.1007/BF01558878. ISSN 0028-1042. (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  10. (Ingelesez) Ohanian, Hans C.. (1986-06-01). «What is spin?» American Journal of Physics 54 (6): 500–505.  doi:10.1119/1.14580. ISSN 0002-9505. (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  11. Sebens, Charles T.. (2019-11). «How electrons spin» Studies in History and Philosophy of Science Part B: Studies in History and Philosophy of Modern Physics 68: 40–50.  doi:10.1016/j.shpsb.2019.04.007. ISSN 1355-2198. (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  12. Bransden, Brian Harold; Joachain, Charles Jean. (1992). Physics of atoms and molecules. Longman scientific & technical copublished in the United States with J. Wiley & sons ISBN 978-0-470-20424-5. (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  13. «Spin Operators and Pauli Matrices» Quantum Physics for Beginners (Jenny Stanford Publishing): 1-6. 2017-03-03 ISBN 978-1-315-36438-4. (Noiz kontsultatua: 2023-11-01).
  14. Sakurai, J. J.; Napolitano, Jim. (2017-09-21). Modern Quantum Mechanics. Cambridge University Press, 169 or. ISBN 978-1-108-49999-6. (Noiz kontsultatua: 2023-11-01).
  15. Shankar, Ramamurti. (1994). Principles of Quantum Mechanics. , 381 or.  doi:10.1007/978-1-4615-7673-0. (Noiz kontsultatua: 2023-11-01).
  16. (Ingelesez) Datta, Supriyo; Das, Biswajit. (1990-02-12). «Electronic analog of the electro-optic modulator» Applied Physics Letters 56 (7): 665–667.  doi:10.1063/1.102730. ISSN 0003-6951. (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  17. (Ingelesez) Assadi, M. Hussein. N.; Hanaor, Dorian A. H.. (2013-06-21). «Theoretical study on copper's energetics and magnetism in TiO2 polymorphs» Journal of Applied Physics 113 (23)  doi:10.1063/1.4811539. ISSN 0021-8979. (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]