Werner Heisenberg
Itxura
Werner Karl Heisenberg (Würzburg, 1901eko abenduaren 5a – Munich, 1976ko otsailaren 1a) fisikari alemaniarra izan zen, mekanika kuantikoan nabarmendua, batez ere teoria kuantikoaren ziurgabetasunaren printzipioa ezartzeagatik. Halaber, fisika nuklearrean eta partikulen fisikan ere ekarpen handiak egin zituen.
Max Born eta Pascual Jordanekin batera mekanika kuantikoaren matrize-mekanika garatu zuen Heisenbergek 1925ean. Ziurgabetasunaren printzipioa 1927an plazaratu eta 1932an Nobel Saria irabazi zuen fisikan.
Artikulu hau Alemaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |