George Uhlenbeck

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
George Uhlenbeck
George Uhlenbeck (cropped).jpg
Bizitza
Jaiotza Jakarta1900eko abenduaren 6a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
 Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Boulder (Colorado)1988ko urriaren 31 (87 urte)
Hezkuntza
Heziketa Delft University of Technology
Leidengo Unibertsitatea
Tesi zuzendaria Paul Ehrenfest
Doktorego ikaslea(k) Emil Konopinski
Lanbidea
Lanbidea fisikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Michigango Unibertsitatea
Utrechteko Unibertsitatea
Leidengo Unibertsitatea
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Erret Akademia

George Eugene Uhlenbeck (Batavia —egun Jakarta—, Ekialdeko Herbeheretar Indiak —egun Indonesia—, 1900eko abenduaren 6a - Boulder (Colorado), Ameriketako Estatu Batuak, 1988ko urriaren 31) fisikaria izan zen. Jatorriz herbeheretarra, estatubatuar hiritartasuna hartu zuen. Samuel A. Goudsmitekin batera elektroiaren spin kontzeptua proposatu zuen. Hainbat lan idatzi zituen atomoaren egituraz, mekanika kuantikoaz, materiaren teoria zinetikoaz, eta fisika nuklearraz.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1925ean Herbeheretako Leidengo Unibertsitatean doktoretza prestatzen ari zela, Goudmistekin batera elektroiak ardatz baten inguruan bira egiten duela aurkitu zuten. 1927an Utrechteko Unibertsitatean sartu zen, Michigango Fisika sailean izan ondoren. 1939. urtean, irakasle-lana hartu zuen Michigango Unibertsitatean. 1943-1945 urteetan, Massachusetts Institute of Technologyn aritu zen; eta, Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, Herbeheretan aritu zen berriz lanean. 1960. urtean Rockefeller Medical Research Center erakundeko fisikari eta irakasle hautatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: George Uhlenbeck Aldatu lotura Wikidatan