Estatu Independenteen Erkidegoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Estatu Indenpendenteen Erkidegoa (EBE)
Содружество Независимых Государств (СНГ)
Sodruzhestvo Nezavisimikh Gosudarsti (SNG)
Bandera Armarria
Hiriburua Minsk
Hiri handiena Mosku
Hizkuntza ofiziala(k) errusiera (lanekoa)
Gobernua Mankomunitatea
 -  Presidentetza  Errusia
Ezarpena
Azalera
 -  Guztira 22,100,843 km2
Biztanleria
 -  2008 zenbatespena 276.917.629

Estatu Independenteen Erkidegoa[1] edo laburtuta EIE (errusieraz Содружество Независимых Государств, СНГ, Sodruzhestvo Nezavisimikh Gosudarsti, SNG) eskualde organizazio bat da, antzinako 15 sobietar errepublikatik 11 estatuk eratua Sobietar Batasuna desegin ondoren. Erakuntza hitzarmen arabera (Minsk eta Alma-Ata), EIEk ez du nazioarteko nortasun juridikorik. Horregatik, berez EIE ez da nazioarteko erakunde bat.

Estatu kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EIEko estatu kideak:

Estatu partaidea:

Estatu elkartua:

  •  Turkmenistan (estatu kidea : 1991-1993 ; estatu partaidea: 1993-2007 ; estatu elkartua: 2007-orain).

Estatu behatzailea:

  •  Mongolia (estatu behatzailea EBEko zenbait organotan).

Kide izateko asmoa (adierazi dutenak edo de facto) duten estatuak:

EIEko kide izandakoa:

  •  Georgia (1993-2009): 2008ko abuztuaren 14ean, Hego Osetiako bigarren gerraren ostean Georgiako legebiltzarrak EBE uztea bozkatu eta onartu zuen[4], le retrait est effectif à partir du 18 août 2009[5].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991ko estatu kolpearen ondoren, errepubliketako sobietek SEBEtik independente izan nahi zutela adierazi zuten. Errusiako federazioa, Bielorrusia eta bost errepublika asiarrak Estatu Subiranoen Batasuna eratu zuten; baina elkarteak ez zuen aurrera egin Gorbatxovek indar politikoa galdu zuelako. Abenduaren 8an, Errusiako federazioak, Bielorrusiak eta Ukrainak Estatu Independenteen Elkartea osatu zuten. Ondoren gainontzeko errepublikak sartu ziren elkartean, Georgia ezik[6].

«

Horrek azaltzen du, independentzia bat-batean lortzean, zergatik izan dituzten hainbeste tentsio. (...) Nahiz eta sobietar erregimenak errusiar nazioa ere zapaldu zuen, egia da errusiarrek errealitate pribilegiatua bizi izan zutela. Gainera, SESBko gainerako nazioentzat oso zaila zen bereiztea zer zen errusiarra eta zer sobietarra. [...] Nazio berriak eraikitzeko beharrak hainbat sustrai edo jatorri historiko bilatzea eragin du. Horren ondorioz, errusiarren irudia goitik behera aldatu da; gaur egun, okupatzailetzat edo kolonizatzailetzat hartzen dituzte, toki batzuetan besteetan baino gehiago..

Ángel Pérez González (2001).

 »

[7].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Mikrotesaurusa | Lexikoa, Bizkaiko Foru Aldundia, http://www.bizkaia.net/kultura/eurovoc/descriptores.asp?Idioma=EU&id=5479. Noiz kontsultatua: 2011-4-11 .
  2. (Frantsesez) Wikinews, L’Ukraine dénonce l’accord sur la création de la CEI, 2008ko abuztuaren 15a.
  3. (Frantsesez) Irina Tsaregorodtseva, Afganistan eta EBE, 2008ko apirilaren 3a.
  4. (Frantsesez) Le Figaro, Géorgie : la sortie de la CEI validée., 2008ko abuztuaren 14a.
  5. (Frantsesez) AFP, La Géorgie se retire officiellement mardi de la Communauté des États indépendants, 2009ko abuztuaren 18a.
  6. Lur entziklopedietatik hartua.
  7.   Martínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel (2011), Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009, Udako Euskal Unibertsitatea, ISBN 9788484383345, http://www.buruxkak.eus/liburua/gaur-egungo-munduaren-historia-1945-2009/1915 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Estatu Independenteen Erkidegoa Aldatu lotura Wikidatan