Etxebarria parkea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau Bilboko parkeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxebarria (argipena)».
Etxebarria parkea
Parque Etxebarria (28366274746).jpg
Etxebarria parkeko adreiluzko tximinia
Etxebarria parkea hemen kokatua: Bilbo
Etxebarria parkea
Etxebarria parkea
Etxebarria parkea (Bilbo)
Koordenatuak 43° 15′ 44″ N, 2° 55′ 10″ W / 43.26222222°N,2.91944444°W / 43.26222222; -2.91944444Koordenatuak: 43° 15′ 44″ N, 2° 55′ 10″ W / 43.26222222°N,2.91944444°W / 43.26222222; -2.91944444
Udalerria Bilbo,  Bizkaia
Mugak Zumalakarregi etorbidea
Polvorín bidea
Quintana kalea
Tamaina 18,91 ha
Sortze-data 1980ko hamarkada

Etxebarria Parkea Bilboko parkea da. Uribarri eta Begoñako auzoen artean kokaturik. Alde Zaharra eta erdigunea baino gorago aurkitzeagatik, hiriaren ikuspegi aparta goza daiteke bertatik.

1980ko hamarkadararte Echevarria industriaren fabrika nagusia bertan kokatzen zen, gaur egungo Sidenor. Gerora, Basauriko fabrika eraikitzerakoan pixkanaka produkzioa eta langileak bertara eraman zituzten. Orduan, udalak orube horrekin zer egin erabakitzen zegoelarik hainbat proiektu aurkeztu ziren. Gehienak etxebizitzak eraikitzearen inguruko proiektuak.

Dena dela, udalak parke handi bat eraikitzearen aldeko apustua egin zuen, hiriaren parkeen gabezia konpontzeko. Horrela, Etxebarria Parkea Bilboko parkerik handiena da gaur egun.

Parkearen erdian Echevarria fabrikako tximinia dago, fabrikako zutik geratzen den elementu bakarra.

Bilboko Aste Nagusian barrakak Etxebarria parkean ipintzen dira. Su artifizialak ere parketik jaurtitzen dira.