Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Etienne Salaberri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Etienne Salaberri
Bizitza
Jaiotza Heleta1903ko otsailaren 18a
Herrialdea  Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Heriotza Baiona1981eko uztailaren 26a (78 urte)
Jarduerak
Jarduerak apaiz katolikoa, idazlea eta kazetaria
Kidetza Euskaltzaindia
Literaturaren Zubitegiko fitxa 298

Etienne Joseph Salaberri (Heleta, Nafarroa Beherea, 1903ko otsailaren 18a - Baiona, 1981eko uztailaren 26a), So egilea ezizenaz ere ezaguna, euskal apaiz, idazle eta kazetaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beloken, Baionan eta Okzitaniako Tolosan egin zituen ikasketak. Uztaritzeko apaizgaitegian filosofia irakasle izan zen 1931-1958 urteetan, eta Baionako Villa Pia-n 1958. urteaz geroztik. Bigarren Mundu Gerran borrokatu zen alemaniarren kontra, eta preso hartu zuten. Herriako erredakzio buru izan zen hasierako urteetan. Baionako ohorezko kalonge izendatu zuten 1959. urtean.

Idazlanetan frantsesa eta euskara, biak erabili zituen bere obrak idazteko unean. Herria, Jakin, Basque Éclair eta Gure Herria aldizkarietan eman zituen argitara euskarazko lan aipagarrienak. Idazkera aberats, antolatu eta gozokoa, Europako herri txikien artean osatutako konfederazioa izango du bere artikulugintzan agertuko duen ametsik handiena. Hizlari trebea, neurriaren dohaina zuen idazlea, maixu izan da Etienne Salaberri Herria aldizkariko eta Iparraldeko belaunaldi gazteagoentzat.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saiakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • L´homme basque (1950),
  • Du régionalisme à l´internationalisme (1951),
  • La Pédagogie et le Commissaire (1955),
  • La fête dans l´âme Basque (1956)
  • Ene sinestea (1978, Egilea editore)
  • Beñat adiskidea, agur! (1981, Egilea editore)

Antologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sudupe, Pako: Etienne Salaberry: kazetaritza politikoa. - Egan, 2003-1/2, 97-155.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]