Edukira joan

Euporia (satelitea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euporia (satelitea)
Behaketa
Itxurazko magnitudea (V)23,1
Gorputz-gurasoaJupiter
AurkitzaileaScott S. Sheppard (en) Itzuli, David Clifford Jewitt (en) Itzuli eta Jan Kleyna (en) Itzuli
Aurkikuntza-data2001eko abenduaren 11
Honen izena daramaEuporie (en) Itzuli
Orbitaren ezaugarriak
Apoapsis20.921.148 km
Periapsis17.255.753 km
Ardatzerdi handia19.088.450 km
Eszentrikotasuna0,1432
Orbita-periodoa538,78 egun
Makurdura orbitala145,8 °
Ezaugarri fisikoak
Diametroa2 km
Masa15 Pg
Tenperatura124 K
Albedoa0,04
Behin-behineko izendapenakS/2001 J 10

Euporia (grekoa: Ευπορία), edo Jupiter XXXIV, Jupiter planetaren satelite natural irregular bat da.

Ezaugarri fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euporia satelite txikia da (2 km inguruko diametroa du), eta erretrogradoa. Uste da 0,04ko albedoa duela, Jupiterren beste satelite batzuen antzera. Haren beste ezaugarri asko ezezagunak dira oraindik.

Anankeren taldeko satelitea da: 19.300.000 km eta 22.700.000 km arteko erradioarekin eta 150° inguruko inklinazioarekin Jupiter orbitatzen duten satelite erretrogrado irregularrak dira guztiak. Talde horretan sailkatutako sateliteak, jatorriz, asteroideak dira, Jupiterren grabitateak harrapatuak eta satelite bilakaraziak.

Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Scott Sheppard-ek gidatutako Hawaiiko Unibertsitateko astronomo-talde batek aurkitu zuen, 2001eko abenduaren 11n hartutako irudiak aztertzean. Aurkikuntzaren berri 2002ko maiatzaren 16an eman zen, Jupiterren beste hamar sateliteren aurkikuntzaren berriarekin batera.

Izendapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euporia satelite-izena mitologia grekoko Euporia pertsonaian du jatorria; Euporia horetako bat zen, Zeusen eta Temisen alaba.

Hasieran, S/2001 J 10 izendapen sistematikoa eman zitzaion sateliteari; kode horrek adierazten du 2001ean lehen aldiz ikusitako Jupiterren hamargarren satelitea zela. Euporia behin betiko izena 2003ko abuztuaren 8an eman zitzaion, Jupiterren beste hamar sateliterekin batera.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]