Zilene (satelitea)
| Zilene (satelitea) | |
|---|---|
| Behaketa | |
| Itxurazko magnitudea (V) | 23,2 |
| Gorputz-gurasoa | Jupiter |
| Aurkitzailea | Scott S. Sheppard |
| Aurkikuntza-data | 2003ko otsailaren 9a |
| Honen izena darama | Cyllene (en) |
| Orbitaren ezaugarriak | |
| Ardatzerdi handia | 23.396.289 km |
| Eszentrikotasuna | 0,4116 |
| Orbita-periodoa | 7.751,94 egun |
| Makurdura orbitala | 140 ° |
| Ezaugarri fisikoak | |
| Diametroa | 2 km |
| Masa | 15 Pg |
| Albedoa | 0,04 |
| Behin-behineko izendapenak | S/2003 J 13 |
Zilene (grekoa: Κυλλήνη), edo Jupiter XLVIII, Jupiter planetaren satelite natural bat da.
Ezaugarri fisikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zilene satelite txikia da (2 km-ko diametroa du) eta erretrogradoa. Uste da 0,04ko albedoa duela, Jupiterren beste satelite batzuen antzera. Haren beste ezaugarri asko ezezagunak dira oraindik.
Pasifaeren taldeko satelitea da: 22.800.000 km eta 24.100.000 km arteko erradioarekin eta 144,5° eta 158,3° bitarteko inklinazioarekin Jupiter orbitatzen duten satelite erretrogrado irregularrak dira talde horretako guztiak.
Aurkikuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Scott Sheppard-ek gidatutako Hawaiiko Unibertsitateko astronomo-talde batek aurkitu zuen, 2003ko otsailaren 9an. Aurkikuntzaren berri 2003ko apirilaren 2an eman zen.
Izendapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zilene satelite-izena mitologia grekoko Zilene pertsonaian du jatorria; ZileneZeusen alabetariko bat zen.
Hasieran, S/2003 J 13 izendapen sistematikoa eman zitzaion sateliteari; kode horrek adierazten du 2003an lehen aldiz ikusitako Jupiterren hamahirugarren satelitea zela. Zilene behin betiko izena 2005eko martxoaren 30ean eman zitzaion, Jupiterren beste 9 sateliterekin batera.