Helize (satelitea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Helize (satelitea)
Aurkikuntza
AurkitzaileaSheppard et. al.
Data2003-02-06
Kategoriamoon of Jupiter (en) Itzuli
Ezaugarri orbitalak
Zeren sateliteJupiter
Ardatzerdi handia20.540.284 km
Eszentrikotasuna0,1374936
Orbita-periodoa601,40 egun
Makurdura orbitala154,58669° (ekliptikarekiko)
Ezaugarri fisikoak
Masa8,7 ×1013
Dentsitatea2,6 ×103
Grabitatea azalean≈0 m/s2
Albedoa0,04
Tenperatura?
Itxurazko magnitudea22,6

Helize (grekoa: Ελίκη), edo Jupiter XLV, Jupiter planetaren satelite natural irregular bat da.

Ezaugarri fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helize satelite txikia da (4 km inguruko diametroa du), eta erretrogradoa. Uste da 0,04ko albedoa duela, Jupiterren beste satelite batzuen antzera. Haren beste ezaugarri asko ezezagunak dira oraindik.

Anankeren taldeko satelitea da: 19.300.000 km eta 22.700.000 km arteko erradioarekin eta 150° inguruko inklinazioarekin Jupiter orbitatzen duten satelite erretrogrado irregularrak dira guztiak. Talde horretan sailkatutako sateliteak, jatorriz, asteroideak dira, Jupiterren grabitateak harrapatuak eta satelite bilakaraziak.

Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Scott Sheppard, D. Jewitt, J. Kleyna, Y. Fernández eta H. Hsieh Hawaiiko Unibertsitateko astronomoek aurkitu zuten, 2003ko otsailaren 6an hartutako irudiak aztertzean. Aurkikuntzaren berri 2003ko martxoaren 4an eman zen, Jupiterren beste sei sateliteren aurkikuntzaren berriarekin batera.

Izendapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helize satelite-izena mitologia grekoko Helize pertsonaian du jatorria; Helize musetako bat zen, Zeusen alaba.

Hasieran, S/2003 J 6 izendapen sistematikoa eman zitzaion sateliteari; kode horrek adierazten du 2003an lehen aldiz ikusitako Jupiterren seigarren satelitea zela. Helize behin betiko izena 2005eko martxoaren 30ean eman zitzaion.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]