Tebe (satelitea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tebe (satelitea)
Thebe.jpg
Aurkikuntza
AurkitzaileaS. Synnott
Data1979-03-05
Kategoriamoon of Jupiter (en) Itzuli eta regular moon (en) Itzuli
Ezaugarri orbitalak
Zeren sateliteJupiter
Ardatzerdi handia221.900 km
Eszentrikotasuna0,0175±0,0004
Orbita-periodoa0,674536±0,000001 egun
Makurdura orbitala1,076±0,003°

Jupiterren

ekuatorearekiko)
Periastroa218.000
Ezaugarri fisikoak
Erradioa49,3 km
Bolumena500.000 km³
Masa4,3 ×1017
Dentsitatea0,86 ×103
Grabitatea azalean~0,020 m/s2
Albedoa0,047±0,003
Tenperatura~124

Tebe (grekoa: Θήβη), edo Jupiter XIV, Jupiter planetaren satelite natural bat da.

Ezaugarri fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tebek forma irregularra du, elipsoidala (116 × 98 × 84 km), eta haren ardatzik luzeena beti Jupiterrerantz orientatuta dago. Jupiterren gainerako barne-sateliteetan gertatzen den bezala, Teben ere errotazio-periodoa eta orbita-periodoa berdinak dira, hau da, sinkronoak dira: bere buruaren inguruan bira oso bat egiten du planetaren inguruan bira oso bat egiten duen bitartean. Beraz, aurpegi bera erakusten dio beti planetari. Analtearen taldeko sateliterik handiena da.

Teberen gainazala iluna da, eta gorrixka. Kraterrez josita dago, eta gutxienez hiru edo lau inpaktu-krater erraldoi ditu; handienak 40 km inguruko diametroa du, eta Jupiterretik ikusten ez den aldean kokatuta dago.

Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stephen P. Synnott-ek aurkitu zuen 1979an, Voyager 1 zundak bidalitako argazkiak aztertuta.

Izendapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tebe satelite-izena mitologia grekoko Tebe pertsonaian du jatorria; Tebe ninfa bat zen, eta Zeusek bahitu zuen.

Hasieran, S/1979 J 2 izendapen sistematikoa eman zitzaion sateliteari; kode horrek adierazten du 1979an lehen aldiz ikusitako Jupiterren bigarren satelitea zela. Tebe behin betiko izena 1983ko irailaren 30ean eman zion Nazioarteko Astronomia Batasunak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]