Euskal kolonbiar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eusko-kolonbiar» orritik birbideratua)
Euskal kolonbiarrak
Biztanleak guztira
3.405.800 - 5.525.000[1][2]
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
Antioquia, Kafearen ardatza, Bogota eta Santander
Hizkuntza
Gaztelania eta euskara
Erlijioa
Gehiengo katolikoa, gutxiengo sekularizatua
Zerikusia duten beste giza taldeak
Euskaldunak

Euskal kolonbiarrak (gaztelaniaz: vasco-colombianos) euskaldun jatorria eta kolonbiar herritartasuna duten gizabanakoak dira. Euskal diasporarik jendetsuenetakoa da.

Euskal kolonbiar gehienak Antioquian, Kafearen ardatzan, Bogotan eta Santanderren bizi dira, Valle del Cauca eta Norte de Santander eskualdeetan ere komunitate handiak ere izanik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolonbiako lehendabiziko etorkinetatik asko euskaldunak ziren; herrialdearen ipar-mendebaldean dagoen Paisa eskualdean biztanleriaren %40k (4.500.000 lagun inguru) euskal jatorria (osorik edo partziala) du. Gainera, 1640 eta 1859 artean, Kolonbia osoko biztanleriaren %18,9k euskal jatorria zuen. Hori dela eta, egungo demografoen arabera, egungo kolonbiar kaukasiarren heren batek euskal arbasoak ditu.

Bi migrazio nagusi egon ziren Euskal Herritik Kolonbiara: Lehena, esan bezala, Kolonbiaren lehen konkistarekin etorri zen, non etorkinak urre eta lur emankor bila sartu ziren. Bigarrena XIX. mendearen bukaera aldean izan zen. Garai haietan Karlistaldiek oso gogor jo zituzten euskal lurraldeak, eta, ondorioz, euskaldun asko bizitza berri baten bila abiatu ziren Kolonbia eta, oro har, ameriketara. Azkenik, baina neurri txikiagoan, Espainiako Gerra Zibilak beste hainbat errefuxiatu eraman zituen Kolonbiara.

Paisa eskualdeko euskaldunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paisa eskualdean euskal abizenen agerpena ohikoa da.[3] Ikerlari batzuek euskal arbaso gehien dituen Hego Amerikako eskualdea dela diote.[4] Euskaldunak XVII. mendean ailegatu ziren lehendabizkoz Antioquiara.

Eskualdea herrialdeko eskualderik langileena da eta, hau, euskal immigrazioarekin lotu dute. Antioquiako gaztelania euskararen eragina du: bai hitzetan- 'ma' (ama), 'coscorria' (kaskar) edo 'tap' (tapa)- bai ahoskeran- "s" apiko-hobikaria eta "ll" igurzkaria-. Gainera "a" gehitzen dute "Rs"-z hasten den hitzen hasieran: recostarse baino arrecostarse, recoger baino arrecoger eta recordarse baino arrecordarse esaten dute.

Espainiar Inperioaren garaian, Antioquia euskal immigrazioaren jomuga izan zen eta, handik herrialdean zehar zabaldu ziren. Baina horietako asko Antioquian bertan geratu eta eragin handia izan zuten bertoko kultura eta tradizioetan. Everett Hagen eta Leonard Kasdan estatubatuar ikerlariek tradizio horiei eutsi zien eskualdeko idiosinkrazia azaltzeko.[5][6] Hagenek Medellingo telefono-aurkibidea begiratu zuen 1957an. Oro har, %15ak euskal abizenak zituen baina, enpresariak bakarrik kontuan hartuta, %25a zen. Bere aburuz, horrek eskualdeko garapen industriala azaldu zuen.

Antioquiako sukaldaritzan euskal gastronomiaren eragina ere nabarmena da. Bertan tipikoak diren arepa opilak taloaren antzekoak dira.

Euskal etxeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialdeak hiru euskal etxe ditu:[7]

Euskal kolonbiar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Francisco de Abrisketa & Jaime de Kerexeta. (1985). Vascos en Colombia. Bogotá: Oveja Negra.
  2. Ricaurte Cartagena, John Alejandro. (2015). Los Vascos en Antioquia durante el reinado de los Austrias. Medellín: CEVA.
  3. Basque Families of Antioquia, Buber's Basque
  4. Etnias de Colombia: "Los vascos", (Gaztelaniaz)
  5. Hagen, Everett E.. (1963ko urtarrila). «How Economic Growth Begins: A Theory of Social Change» Journal of Social Issues (Dorsey Press) 19 (1): 353-384.  doi:10.1111/j.1540-4560.1963.tb00428.x..
  6. Kasdan, Leondar. (1971). Peter Kilby ed. Family structure, migration and the entrepeneur. in: Entrepeneurship and economic development. New York: Free Press, 225-239 or..
  7. www.euskaletxeak.net

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]