Euskal perutar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eusko-perutar» orritik birbideratua)
Euskal perutarrak
Peruanos

José Antonio García Belaúnde ministro ohia obamatarrekin batera
Biztanleak guztira
c. 6,2 milioi
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
Hizkuntza
Gaztelania
Erlijioa
Kristautasuna
Zerikusia duten beste giza taldeak
Perutarrak, euskaldunak

Euskal perutarrak (gaztelaniaz: vasco-peruanos) XVII. eta XX. mendeen artean Perura iritsitako euskal herritar migratzaileen ondorengoek osatutako gizataldea da. Egun, bere ondorengoek 6,2 milioiko talde handia osatzen dutela uste da, hau da, Peruko biztanleriaren % 20 inguru euskal jatorrikoa da.[1] Halaber, Hego Amerikako herrialde hartan euskal deitura asko daude eta bertako toponimian ere aztarnak daude.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Perurako euskal inmigrazioaren hasiera koloniaren garaikoa da, baita lehenagokoa ere, izan ere, euskaldun askok konkistan parte hartu zuten. Lehenengo etorkinak hiri handietan pilatu ziren.

XVII. mendean, Arequipan eta Liman euskal perutar kofradiak eratu zituzten, denon laguntza bideratzeko eta etorkin berriei harrera emateko.[2] Prozesua Ameriketako beste herrialdetan gertatu zenaren parekoa izan zen. XIX. eta XX. mendeetan, euskal emigrazioa areagotu egin zen, batez ere arrazoi ekonomikoak baina baita politikoak (Karlistaldiak eta Espainiako Gerra Zibila) ere. Egun zenbait euskal etxe daude herrialdean.[3]

Konkista eta Erregeorderriaren garaian euskal egotea handia izanda ere, Errepublika aldarrikatu zutenean ez zuen eragin gutxiagorik izan. Bolívar eta Sucre buruzagiekin batera independentzia-guduetan (Ayacucho eta Junín) borrokatu zuten ofizialen artean euskal jatorriko bost pertsona zeuden (La Mar y Cortázar, Gamarra, Salaverry, Vivanco eta Orbegozo). Orduko euskal kreolerik ezagunena Hipólito Unanue izan zen, Arican jaiotako sendagile bat hain zuzen ere.[4]

XX. mendean euskal aztarnak ere ikusgai dira Perun, izan ere, mende horretako bost presidentek euskal abizena dute. Batzuk bere arbasoen jakitunak ziren, besteek ez hainbeste: Nicolás de Piérolak bere nafar arbasoez jakituna zen; Augusto B. Leguíak bazekien Leguía eta Salcedo bere abizenak euskal jatorria zutela; Manuel Odriak bere arbasoen jaioterria Azpeitia zela zekien eta euskal kantariak gustukoak zituen; Fernando Belaúndek bere arbasoen jakituna zen; Juan Velascok, berriz, ez zen bere arbasoez jakituna. Potosí eta Arequipa inguruan, non 1620-1625 urteen artean bikuinen eta euskaldunen arteko gerra jazo zen ohikoak dira euskal abizenak: Cossío, Belaúnde, Llosa, Goyeneche, Arrambide, Albizuri, Arancibia, Ruiz de Somocurcio, Vergara, Irarrazabal y Andía, Larramendi, Olazábal, Arteaga, Gareca edota Larrea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Inmigración vasca al Perú» Espejo del Perú.
  2. (Gaztelaniaz) euskaletxeaperu.org. Historia. .
  3. (Gaztelaniaz) Cientos de descendientes vascos en Perú recuerdan sus raíces. 2013-5-2.
  4. (Gaztelaniaz) Igartua, Francisco. «Rastros vascos en la historia del Perú» euskonews.com.


Antropologia Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]