Euskal kanadar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eusko-kanadar» orritik birbideratua)
Euskal kanadar
Biztanleak guztira
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
Itsas Probintziak, Quebec, Ontario.
Hizkuntza
Ingeles, frantses eta euskara
Erlijioa
Katolizismo eta protestantismoa
Zerikusia duten beste giza taldeak
Euskaldunak

Euskal kanadarrak (gaztelaniaz: vasco-canadienses; frantsesez: basco-canadiens) euskaldun jatorria eta kanadar herritartasuna duten gizabanakoak dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziar eta britainiarrek aztarna sakonagoak utzi arren, Kanadan ere beste herriak izan ziren, tartean euskaldunak. Jada XVI. mendean Labrador penintsulako Chateau Bay Pasaia, Bermeo, Donibane Lohizune edo Baionako baleazaleen kala eta babeslekua izan zen.[1] Ternua eta Labradorren aurkitzen dituzten aingurak euskal kostaldeen antzekoak ziren. Eskualde frankofonean, Quebec eta inguruan, elur-oreinari orignal diote, Frantzian renne dioten arren. Eskozia Berrian gainera, idi-probak ere egiten dituzte, ox-pull idi pare batek egina.

Euskal baleazaleak Kanadan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko baleazaleek Kanadako itsasbazterrean eginiko lehendabiziko pausoak kondairaz beteta zeuden, batez ere balea eta bakailaoa arrantza egiteko guneak sekretuak zirelako XVI. mendean. Ternuak "Uharte Fantasma" ezizena zuen Euskal Herriko arrantzaleen artean. Egungo izena lehendabizikoz 1508an Joao Vaz Corte-Realek erabili zuen.[2]

Batzuek diote 1375ean heldu zirela Ternuara. Beste ikerlari batzuek, berriz, 1412an izan zela eta baionarrak zirela. Hori egiaztatzea zaila da oso, batez ere kabotaje teknika ez ezik itsas zabalean nabigatzeko beste teknikak ere beharrezkoak zirelako. Teoria horren aldekoek esaten dute euskaldunek teknika horiek Islandia aldean ezagutu zituztela, antzinako bikingoetatik ikasita.[3]

Beste teoria frogatugabe batek dio XV. mendean Euskal Herriko baleazale piraten erasoek desagerrarazi zituztela Groenlandiako azken bikingo koloniak.

Lope Martinez de Isasti lezoar historialariak 1625ean idatzi zuen[4] esploratzaile baten pasadizoa, Compendio histórico de la muy noble y muy leal provincia de Guipúzcoa bere liburuan. Hark Algonkin-euskara pidgina zekiten amerindiarrak topatu zituen, eta "Zer moduz?" galdetzen zietenean "Apaizak hobeto!" erantzuten zieten adiskideki, nahiz eta, Isastiren esanetan, gehienek apaiza zer zen oso ondo jakin ez.

Labradorko Red Bayko toki honetan zeuden, 1550 aldean, baleen koipea urtzeko labeak. Bernier ontziaren hondakinetatik hurbil hondoratu zen 1565ean Pasai Donibaneko San Juan galeoia.

Hau da, esan liteke XV. menderako euskaldunak balea eta bakailao arrantzan zenbiltzala, eta arrantza-postu aurreratuak kokatu zituztela Labradorren eta Ternuan.[4] Horietatik handiena Red Bayn izan zen: 900 lagun inguru zituen, eta urtero 15 baleontzi ateratzen zituen.[5] Gaur egun herri hartan bertan Euskal Herriko Baleazaleen Museoa dago, Labradorreko kostaldetan hondoratu zen nao batetik berreskuratutako txalupa bat erakusten duena.

1559an Martin Oihartzabal itsasgizon ziburutarrak Les voyages aventureux du Capitaine Martin de Hoyarsal, habitant du çubiburu itsasgida idatzi zuen, bertan Ternuari buruzko lekuen datuak eta distantziak bertaratu nahi zuten itsasgizonentzat gida modura lagungarri izan zitezen bildu zituen. Gerora, 1677an Pierre Etxeberrik idazlan hau lapurterara euskaratu zuen.

Euskaldunek eragina izan zuten eskualdean, toponimian[6] ez ezik baita bertokoen izenetan ere. Aipatzekoa da Saint-Pierre eta Mikeluneko armarrian ikurrina agertzen dela eta abuztuan euskal jaiak egiten dituztela.

Euskaldunak aitzindari baziren ere, europar arrantzaleek —batez ere portugaldarrek eta espainiarrek— gero bisita ugari egin zizkieten Ternuako arrain sardeei.

Euskal kanadar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Todos los países del mundo : Enciclopedia Geográfica. 4 Grupo Z, 58 or..
  2. Mythical Islands
  3. «La llegada de los vascos a America».[Betiko hautsitako esteka]
  4. a b zientzia.net: «Ameriketarekiko antzinako harremanak».[Betiko hautsitako esteka]
  5. «Newfoundland and Labrador Heritage: Basque Whaling in Red Bay».
  6. Lepage, André; Wien, Thomas. (1994). «Troc, trafic et commerce» Recherches amérindiennes au Québec XXIV. (3).. Artikuluak: Laurier Turgeon, «Vers une chronologie des occupations basques du Saint-Laurent du XVIe au XVIIIe siècle: Un retour à l'histoire» eta Peter Bakker, «La traite des fourrures et les noms de tribus: quelques ethnonymes amérindiens vraisemblablement d'origine basque dans le Nord-Est»

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]