Euzelade (satelitea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euzelade (satelitea)
Aurkikuntza
AurkitzaileaSheppard et. al.
Data2003-02-06
Kategoriamoon of Jupiter (en) Itzuli eta irregular moon (en) Itzuli
Ezaugarri orbitalak
Zeren sateliteJupiter
Ardatzerdi handia23.483.714 km
Eszentrikotasuna0,2828813
Orbita-periodoa735,20 egun
Makurdura orbitala163,99643° (ekliptikarekiko)
Goranzko nodoaren luzera206,3
Periastroaren argumentua325,6
Ezaugarri fisikoak
Masa8,7 ×1013
Dentsitatea2,6 ×103
Grabitatea azalean≈0 m/s2
Albedoa0,04
Itxurazko magnitudea22,6

Euzelade (grekoa: Ευκελάδη), edo Jupiter XLVII, Jupiter planetaren satelite natural bat da.

Ezaugarri fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euzelade satelite txikia da (4 km-ko diametroa) eta erretrogradoa. Uste da 0,04ko albedoa duela, Jupiterren beste satelite batzuen antzera.

Karmeren taldeko satelitea da: 22.900.000 km eta 24.100.000 km arteko erradioarekin eta 164° eta 165,5°-ko bitarteko inklinazioarekin Jupiter orbitatzen duten satelite erretrogrado irregularrak dira talde horretako guztiak.

Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Scott Sheppard-ek gidatutako astronomo-talde batek (D. Jewitt, J. Kleyna, Y. Fernández eta H. Hsieh) aurkitu zuen, 2003ko otsailaren 6an. Aurkikuntzaren berri 2003ko martxoaren 4an eman zen, Jupiterren beste sei sateliteren aurkikuntzaren berriarekin batera.

Izendapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euzelade satelite-izena mitologia grekoko Euzelade pertsonaian du jatorria; Euzelade musetariko bat zen, eta Zeusen alaba.

Hasieran, S/2003 J 1 izendapen sistematikoa eman zitzaion sateliteari; kode horrek adierazten du 2003an lehen aldiz ikusitako Jupiterren lehen satelitea zela. Euzelade behin betiko izena 2005eko martxoaren 30ean eman zitzaion, Jupiterren beste 9 sateliterekin batera.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]