Eva Soriano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eva Soriano

Bizitza
JaiotzaReus1990eko martxoaren 4a (34 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
HeziketaRovira i Virgili Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakumorista, telebista aurkezlea eta aktorea

IMDB: nm4200391 Twitter: EvaSoriano90 Instagram: evasoriano_ LinkedIn: eva-soriano-893819141 Youtube: UCRqriga9gvDOpDbjiPGfq5g TikTok: eva.soriano Edit the value on Wikidata

Eva Soriano Sánchez (Reus,Tarragona, Katalunia, 1990eko martxoaren 4a) kataluniar komediantea eta aurkezlea da.[1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rovira i Virgili Unibertsitatean Turismo eta Aisialdian graduatu zen, eta ikasketak 2013an amaitu zituen.[3] Ikuskizunaz interesaturik, interpretazioan trebatu zen Metropolis c. e. zinema- eta antzerki-eskolan, Madrilen. Etapa horretan, antzerki- eta musika-emanaldietan parte hartu zuen, bere prestakuntzaren zati gisa, eta eskolak egindako zenbait film laburretan parte hartu zuen; mikroteatroa ere egin zuen. Bakarrizketak egiten jarraitu zuen. Sorianoren iritziz, Komedia aldatzen egon behar da beti, gizartea bezala.[2]

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017an El club de la comedia saioan parte hartu zuen. 2018an, La resistencia saioan parte hartu zuen, eta Ilustres ignorantes saioan gonbidatua izan zen, eta Yu, no te pierdas nada saioan kolaboratzailea izan zen.[4] #0ko Late motiv-en lan egin zuen "Gente random" ataleko laguntzaile gisa, 2018an.[4][5] 2019ko urtarriletik aurrera Marta Flich-en ordez La 2 kateko Ese programa del que usted me habla saioko aurkezlea izan zen, aurretik laguntzailea izanik.[6][7] 2019ko otsailean estreinatu zen Ubeat-eko Hoy no se sale saioko kolaboratzailea.[8] #0ko Las que faltaban umorezko programan parte hartu zuen. 2019ko martxoan estreinatua, emakume umoristak protagonista nagusi zituen late night batean.[9] 2022an, La noche D saioa aurkezten hasi zen RTVEn.

Puerto Ricon atentzioa eman zuen Late motiven Bad Bunny imitatu zuenean eta kantatzeko modu berezia erakutsi zuenean.[10] EFKTO ekoizleak kanta bihurtu zuen, eta Tik Tok sare sozialean birala izan zen.[11] 2021eko abuztuan jakin zen Eva eta Iggy Rubín komikoa arduratuko direla Europa FMko morning show berriaz.

Interpretazio-prestakuntzako sasoia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eva Soriano Madrilera joan zen, interpretazio-ikasketak egitera. Metropolis c. e. zinema- eta antzerki-eskolara joan zen, eta, prestakuntza horren parte gisa, Galileo Galilei aretoan eskolarako antzeztutako antzerki-lanetan parte hartu zuen, eta film labur batzuetan ere parte hartu zuen.

Antzerki emanaldiak
Urtea Titulua Papera Zuzendaria Erref.:
2014 ¿Qué paza en ehta caza? Catalina
Don't leave me (musikala) Eva Soriano
Film laburrak
Urtea Titulua Papera Zuzendaria Erref.:
2014 Game Over Eva Idoia Urech
Reflejos
La culpa es de Kevin Animatzaileen burua Nacho Serapio
Sombras

Antzerki lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Titulua Papera Zuzendaria Antzerkia Oharrak Erref.:
2018 El pecado de Eva (Komedia zuzenean) Eva Eva Soriano Zinea Prentsa Jauregia Ikuskizun propioa [12][13]
El sopar dels idiotes
L'Amor a totes les edats
Dolça primavera (musikala)

Mikroteatroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Titulua Papera Zuzendaria Aretoa Erref.:
2014 La noche del cardo Manuel Galea El Apartamentu aretoa [14]
Crónica de una cagada anunciada Mari Luz Eva Soriano
Ya son las tres (musikala)

Telebista eta irratia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebista
Urtea Egitaraua Kanala Oharrak Erref.:
2017 El club de la comedia laSeigarrena Bakarrizketa
2018 Ese programa del que usted habla 2 Laguntzailea
La resistencia #0 Bakarrizketa
Ilustres ignorantes Gonbidatua [15]
2018 - 2021 Late motiv Laguntzailea / Ordezko aurkezlea
2019 Ese programa del que usted habla 2 Aurkezle kidea
Las que faltaban #0 Laguntzailea [9]
Zapeando laSeigarrena Laguntzailea
Se acabó lo que se daba Telemadrid Gonbidatua [16]
Ritmo urbano 2 Irekiera
2020 Tu cara me suena 8 Antena 3 Gonbidatua: Olivia Newton-John.'
2021 - 2022 Tu cara me suena 9 Lehiatzailea - 4. finalista
2022 La noche D 1. Aurkezlea
2023 Tu cara me suena. gala de Reyes Antena 3 Lehiakidea - 7. sailkatua
2023 - orainaldia Showriano #0 Aurkezlea
Irratia
Urtea Egitaraua Katea Oharrak Erref.:
2018 La lengua moderna Ser katea Gonbidatua (saio bat)
Yu, No te pierdas nada FM Europa Laguntzailea
2021 - orainaldia Cuerpos especiales Esataria
Beste plataforma batzuk
Urtea Egitaraua Kanala Oharrak Erref.:
2019 Frikimalismo fm Podcast / YouTube Gonbidatua (saio bat)
Hoy no se sale Ubeat Laguntzailea (7 programa)
El sentido de la birra YouTube Gonbidatua (saio bat)
Movidas minúsculas YouTube Gonbidatua (saio bat)
Frikimalismo fm Podcast / YouTube Laguntzailea (4. denboraldia)
2020 Esto no es una serie Vodafone TV Laguntzailea (6 programa)
2021 Colgados del aro OTT / YouTube zerbitzua Gonbidatua (saio bat)
2022 Mochila al pasado Podcast-a Gonbidatua (saio bat)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. memerder. (15 de marzo de 2018). Humoristas españolas. .
  2. a b (Gaztelaniaz) Colpisa, Agencia. (2023-02-26). «Eva Soriano: "La comedia debe estar en constante cambio, como la sociedad"» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  3. «Dossier de Eva Soriano» Divertia.
  4. a b «Eva Soriano» Divertia.
  5. Yebenes, Marta. (5 de abril de 2018). «Eva Soriano, el humor como forma de vida» Va por nosotras.
  6. «"Ese programa del que usted me habla" contesta a sus haters con ayuda de Resines: "¡A estudiar!"» Ver tele 15 de enero de 2019.
  7. 'Ese programa del que usted me habla', estreno de humor en La 2. 3 de diciembre de 2018.
  8. «Hoy se estrena el late night presentado por Ibai» 3D juegos e-Sports 19 de febrero de 2019.
  9. a b Sanz Ezquerro, David. (14 de marzo de 2019). Las que faltaban: humor en femenino con propósito de enmienda. .
  10. «Eva Soriano se convierte en viral con sus bostezos de Bad Bunny» SUEÑOS MUSICALES 2021-04-29.
  11. Tunota. «Así es la chica que aseguró que Bad Bunny no canta, bosteza, y que es viral» www.tunota.com.
  12. Moya Campos, María. (4 de nviembre de 2018). «El pecado de Eva Soriano o cómo romper estereotipos en formato 'gag'» Cibercom.
  13. «El pecado de Eva» Kmon.
  14. Cartel para La noche del cardo
  15. «Ilustres ignorantes - Temporada 12 Episodio 9. Intelectuales» Movistar+.
  16. «Telemadrid confirma la vuelta de 'Se acabó lo que se daba' para el fin de semana» Tvienes 6 de septiembre de 2019.[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]