Edukira joan

Ezpataren Livoniar Anaiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezpataren Anaia Livoniarrak» orritik birbideratua)
Ezpataren Livoniar Anaiak
Motazaldun-ordena, Ordena militar eta estatu bezero
Sorrera1202
Sorrera lekuaLetonia
SortzaileaAlbert of Riga (en) Itzuli
HerrialdeaTerra Mariana
Unitate nagusiaOrdena Teutonikoa
Mendeko unitateakQ63200509 Itzuli
Egoitza nagusiaCēsis
Gerrak eta guduak
Sauleko gudua

Ezpataren Livoniar Anaiak (latinez: Fratres militae Christi Livoniae; alemanez: Schwertbrüderorden), Kristoren Zaldunak, Ezpataren Anaiak, Zaldun Ezpataeramaileak eta Livoniako Kristoren Milizia izenez ere ezaguna, ordena militar bat izan zen, Alberto Buxhoeveden Rigako gotzainak (Livoniako printze-gotzaina) 1202an sortua, Livoniako alemaniar fraide-gerlariz osatua. Nagusiki, zaldun tenplarioen estatutuetan oinarritua zegoen.

Sortu zenetik, ordenak, gotzaindegiaganako ustezko menpekotasuna ez zuen kontutan hartzen. 1218an, gotzainak, Danimarkako Valdemar II.a erregeari, ordenaren aurkako laguntza eskatu zion, baina erregeak, Anaitasunarekin adostasun bat lortu zuen eta Estonia iparraldea konkistatzeko probestu zuen.

1236an Sauleko guduan samogitarrek eta semigaliarrek Ezpataren Livoniar Anaiak garaitu ondoren, bizirik irten ziren anaiak Ordena Teutonikora batu ziren, adar autonomotzat. Adar hori Livoniar Ordena izenez izan zen ezaguna.

Ordenaren egoitza Viljandin (Fellin) zegoen, egungo Estonian, non gazteluaren harresiak oraindik zutik dauden. Ordenaren beste gotorleku batzuk Cēsis (Wenden), Sigulda (Segewold) eta Aizkraukle (Ascheraden) ziren. Viljandi, Kuldiga (Goldingen), Aluksne (Marienburg), Tallinn (Reval)eko komandanteak eta Paideko (Weissenstein) Bailea, Ordenako maisuaren bost partaideko kontseiluaren partaide ziren.

Ordenaren armarria

Letoniako historia

Ordenako maisuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]