Edukira joan

Eztabaida:Go!azen 3.0

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Informazio guztia Go!azen artikuluan dago bateratuta --Telebista (eztabaida) 13:56, 12 azaroa 2017 (UTC)

Go!azen 3.0
Deskribapena
Atalak10
Produkzioa
Iraupena60 min. gutxi gorabehera
Katea ETB1

Go!azen 3.0 ETB 1eko telesail musikala da, Pausoka ekoiztetxeak[1] eta EiTBk ekoitzia. Fikzio honek udaleku zorrotz batean euskaldun gazteen talde baten ibilerak ditu ardatz. 2016ko azaroaren 18an hasi zen emititzen ETB 1en, eta lehen atalak 18.000 ikusle bildu zituen. Telesail arrakastatsu honen hirugarren denboraldia 2017ko urtarrilaren 27an amaitu zen, %4,1ko bataz-besteko ikusle kuotarekin.

2008an estreinatu zen Go!azen filmaren eta 2010ean 12 atalez osatutako telesailaren arrakastaren ondorioz, EiTBk 2016an telesaila berreskuratu zuten Go!azen 3.0 grabatzeko. Denboraldi berri honetako atalak 2016ko uztailaren 26an hasi ziren grabatzen. Azpeitiko Jesusen Bihotzaren Esklaben komentua izan zen grabazio gune nagusia, baina, horrez gain, Donostian ere filmatu zituzten atal berrietako irudiak.

Zortzi urte geroago berriro zabaldu dute Basakabi udalekua, ikasle talde berri bat hartzeko: Haizea eta Elene bikiak, Eli eta Gari, besteak beste. Bizitza aldatuko zaie uda horretan bertan egongo diren neska eta mutilei. Udalekuaren buru Zuzen izango da, eta, Irati Ibarbia, bere garaian udalekuko ikasle izandako neska, unibertsitatea amaitu berri duen irakasle bezala dator orain Basakabira. Helduen artean Peter 'Peio' irakasle irlandarra eta Begoña Garate garbitzailea dira aurpegi berriak, eta Desi Iratiren lagun gisa itzuli da udalekura. Musika, dantza eta apaizek zuzendutako diziplina zorrotzeko udalekuan gertatzen diren istorioak kontatzen ditu oraingoan ere fikzioak. Umorea, maitasuna eta musika tartekatzen ditu telesailak.

Aktoreak eta pertsonaiak

[aldatu iturburu kodea]


Basakabitik kanpo

[aldatu iturburu kodea]

Atalak eta audientziak

[aldatu iturburu kodea]
Znb.
Atalaren izenburua Emisio data Audientzia (kuota)
1 Ongi etorri Basakabira 2016ko azaroaren 18a 18 000 ikusle (%2,5)
2 Berdinak, baina ez bera 2016ko azaroaren 25a 21 000 ikusle (%3,0)
3 Mundua amaitzera doa 2016ko abenduaren 2a 32 000 ikusle (%4,5)
4 Borroka 2016ko abenduaren 9a 11 000 ikusle (%1,6)
5 Agur ahizpatxo 2016ko abenduaren 16a 37 000 ikusle (%5,4)
6 Zorionak zuri 2016ko abenduaren 23a 24 000 ikusle (%3,5)
7 Eliren sekretua 2017ko urtarrilaren 6a 26 000 ikusle (%3,5)
8 Elene edo Mikel, aukeratu 2017ko urtarrilaren 13a 36 000 ikusle (%4,4)
9 Malkoak 2017ko urtarrilaren 20a 52 000 ikusle (%6,3)
10 Uda amaitzera doa 2017ko urtarrilaren 27a 46 000 ikusle (%6,3)

Erreportaje bereziak

[aldatu iturburu kodea]
Znb.
Erreportajearen izenburua Emisio data Audientzia (kuota)
1 Basakabi barrutik 2017ko otsailaren 3a 48 000 ikusle (%7,0)
2 Go!azen, eta orain zer? 2017ko otsailaren 10a 24 000 ikusle (%3,3)
3 Bago!az Basakabira 2017ko otsailaren 17a 23 000 ikusle (%3,3)

Telesailaren lehen hastapenak

[aldatu iturburu kodea]

Go!azen telesailak Euskararen Txantxangorria ekimenean parte hartu zuen 2016ko udan, kanpainako abestiarekin bideoklip bat eginez.[2] Uztailaren 21ean, bideoklip hori Donostiako Kursaalean egindako ekitaldi batean aurkeztu zuten. Bertan izan ziren telesaileko aktoreetako batzuk, tartean, Paula eta Aitana Etxeberria (Twin Melody ahizpak), Barbara Rivas eta Ramon Agirre.

2016ko irailaren 9an, telesailaren lehen atala Gasteizko FesTVal jaialdian aurrestreinatu zen. Bertan saioko hainbat aktore egon ziren. Ekitaldi horretako sarrerak EiTBren webgunean izen eman zutenen artean zozketatu ziren.[3] Urriaren 6an Bilbon emititu zuten lehen atala aktoreak bertan zirela; eta urriaren 11an, Donostian. Ondoren Euskal Herriko hainbat herritan aurrestreinatu zen kapitulua: Zarautz, Andoain, Sondika, Azkoitia, Ermua...[4]

Ikus, gainera

[aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu iturburu kodea]