Faidu (Urizaharra)
- Artikulu hau Urizaharrako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Faidu (argipena)».
| Faidu | |
|---|---|
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Urizaharra |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°40′05″N 2°39′24″W / 42.6681°N 2.6567°W |
| Garaiera | 683 m |
Faidu (gaztelaniaz Faido) Arabako Urizaharra udalerriko herrietako bat da, Trebiñurekin mugan.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]679 metroko garaieran kokaturik dago[1].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1025ko CSM dokumentuan eta lehenengo aldiz historian Paldu izenarekin irakurtzen da[2].
Koldo Mitxelenak, baina, beste batzuek <l> bat ikusten zuten tokian, berak <i> altu bat behar zuela pentsatzen zuen eta horrela idatzi zuen bere TAV hartan:
| « | En Alma y Paldu una i alta ha debido de ser leída como l, puesto que después suenan Aima, Faido | » |
Geroago, Faydo izenarekin ikusi daiteke[3] 1907tik 1909ra bitarteko urteen "Revista de Archivos..."en kopiatutako 1257ko agiri batean[4].
Ondoren, 1926an argitaratutako Landazuriren "Historia Civil de Álava" liburuko lehenengo liburukiaren 73. orrialdean aipaturiko 1258ko dokumentu batean Faidu bezala izendatzen da herria[5].
Segidan, "Fábrica de Añastro" izeneko liburuan aipaturiko beste 1560ko dokumentu batean Faidu moduan azaltzen da ere[5].
Era berean, 1565ko "Fábrica de Lagrán" liburuan Faydu bezala agertzen da izendaturik[6].
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Faidu, Urizaharra udalerrian dagoen kontzejuetako bat da[1].
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Faiduko biztanleria |
|---|
![]() |
2022ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, Faidu herriak 20 biztanle zituen[1].
2023ko urtarrilaren 1eko Eustateko datuen arabera, 18 biztanle horietatik, 7 gizonezko eta 11 emakumezko ziren. Adin taldeei dagokionez, biztanleriaren %44,4a 0 eta 19 urte bitartean zuen, %38,9a 20 eta 64 urte bitartean zuen eta azkenik %16,7a 65 urte baino gehiago zuen[7].
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu herrian:
|
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Haitzeko Andre Mariaren eliza
- San Migel eliza
Bitxikeriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Suitzako Ticino kantoian Faido izeneko beste herri bat dago.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arabako Mendialdeko kuadrilla.
- Faidu (Trebiñu).
- Fuidio Trebiñuko kontzejuko herrixka. Bi izenek antzekotasun fonetikoa badute ere, ezin dira Faidu eta Fuidio nahasi.[8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c «Arabako Toki Erakundeak» Arabako Foru Aldundia (kontsulta data: 2023-11-04).
- ↑ «Paldu» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (kontsulta data: 2023-11-04).
- ↑ «Faidu - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-07-30).
- ↑ «Faido» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (kontsulta data: 2023-11-04).
- ↑ a b «Faidu» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (kontsulta data: 2023-11-04).
- ↑ «Faydu» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (kontsulta data: 2023-11-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Población por entidades de población de Álava, según sexo, grupos de edad y nacionalidad.» Eustat (kontsulta data: 2023-11-04).
- ↑ Euskaltzaindia, Onomastika Batzordea: "Barrendegien izendegiak".
| Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
| Urizaharreko herriak | ||
|---|---|---|
|
Baroja • Faidu • Lotza • Montoria • Pagoeta • Urizaharra • Zumentu | ||

