Fars
| Fars استان فارس | |
|---|---|
| Irango probintzia | |
| Administrazioa | |
| Herrialdea | |
| ISO 3166-2 | IR-07 |
| Hiriburua | Xiraz |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 29°37′30″N 52°31′54″E / 29.625°N 52.5317°E |
| Eremua | 122.608 kilometro koadro |
| Demografia | |
| Biztanleria | 4.851.274 bizt. (2016) |
| Dentsitatea | 39,57 bizt/km² |
| Ekonomia | |
| Langabezia-tasa | 12,4 ehuneko |
Fars (persieraz: استان فارس Ostān-e Fārs), aspaldiko denboretan Pars edo Persia deitua, Irango 31 probintzietako bat da, herrialdeko hegoaldean. 122.608 kilometro koadroko eremua dauka, eta 2011n, 4.596.658 biztanle zituen[1]. Hiriburua Xiraz da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurralde menditsua da, 2.000 eta 3.000 arteko gailurrekin. Zagros mendiak ipar-mendebaldetik hego-ekialdera hedaturik daude, probintzia bi gune geografikotan banatuz. Bakhtegan aintzira gaziak ureztatzen du.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru gune klimatiko daude: iparraldeko gune menditsuak negu moderatuak eta uda epelak dauzka; erdialdeko guneak, negu euritsuagoak, eta uda lehorragoak izaten ditu; eta hegoaldeko guneak, negu moderatuak eta oso uda beroak izaten ditu. Xirazeko batez besteko tenperatura 16,8 °C da, eta 4,7-29,2 °C artean ibiltzen da urtean zehar.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fars herri persiarraren jatorrizko lurraldea da (antzinako Persis), eta akemenestarren eta sasandarren inperioetako lurralde nagusia izen zen (Persepolis eta Pasargadako hondakinak).
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fars probintzia 29 konderritan banaturik dago: Abadeh, Sarvestan, Jahrom, Eqlid, Rostam, Estahban, Darab, Nayriz, Bavanat, Larestan, Qir eta Karzin, Khorrambid, Lamerd, Kazerun, Fasa, Firuzabad, Zarrin Dasht, Mamasani, Shiraz, Marvdasht, Sepidan, Arsanjan, Pasargad, Kavar, Khonj, Farashband, Gerash, Kharameh eta Mohr.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aleak, fruituak, tabakoa eta opioa lantzen dira eta baita ardoa eta ehunak ere.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/2/8 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Txahar Mahal eta Bakhtiari | Isfahan | Yazd | ||
| Kohkiluyeh eta Buyer Ahmad | Kerman | |||
| ||||
| Buxehr | Hormozgan |



