Fatou Diome

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fatou Diome

(2015)
Bizitza
JaiotzaÎle de Guior (en) Itzuli, 1968 (55/56 urte)
Herrialdea Senegal
 Frantzia
BizilekuaEstrasburgo
Hezkuntza
HeziketaEstrasburgoko Unibertsitatea
Université Cheikh Anta Diop (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Estrasburgoko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoaeleberria
saiakera

Fatou Diome (Niodior, Senegal, 1968) senegaldar idazlea da. Hainbat liburu idatzi ditu, Le Ventre de´Atlantique izenekoa ezagunena izanik. Batez ere, Frantziako immigrazioa eta Frantzia eta Afrikaren arteko erlazioa jorratzen ditu bere eleberrietan.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Niodior uharte txikian, Serere herrian jaio zen[1]. Bere gurasoak ezkondu gabe zeudela jaio zen eta bere amona Aminatak[2] hazi zuen. Bere abizena Sine-Salum eskualdetik dator, Diometarrak Niominka (Senegaleko etnia bat) herriaren parte diren lekua.

Senegaleko tradizioari jarraituz, emakumeen rolak jarraitu eta etxeko lanak egiten geratu beharrean, sarritan gizonezkoekin tratuan aritzen zen. Horrela, uharteko bizimoduarekin bat egiten ez zuenez, eskolara joan eta frantsesa ikastea erabaki zuen. Alabaina, bere amonak ez zuenez biloba eskolaratua izatearekin bat egiten, hasieran Fatou gazteak ezkutuan joan beharra izaten zuen eskolara. Hain zuzen ere, bere irakaslea izan zen amonak ikasketak jarraitzeko baimena emateko konbentzitu zuena.

13 urterekin frantses literaturarekiko interesa piztu zitzaion eta idazten hasi zen. 14 urterekin berre herrixka utzi zuen eta bizitza nomada bat hasi zuen, Senegaleko hirietan zehar bere ikasketak jarraitzeko. Ostean, M´Bourren egin zituen bigarren hezkuntzako ikasketak, zerbitzari bezala egin zuen lan Gambian eta Dakarren hasi zituen unibertsitateko ikasketak. Momentu horretan bere ametsa Senegalen bertan frantses irakasle bihurtzea zen.

22 urterekin frantses batez maitemindu zen eta berarekin ezkondu ostean Estrasburgora joan zen 1994an. Baina, senarraren familiak onartu ez zionez banandu egin ziren handik bi urtera eta, immigrante bezala geratu zen Frantzian, nahiko egoera latzean. Biziraun ahal izateko eta ikasketak ordaintzeko zerbitzari bezala lan egin behar izan zuen sei urtez. Azkenik, ikasketak amaitu ostean, hizlari moduan egin zuen lan eta tesi bat hasi zuen: "Les voyages, les échanges et la formation dans l'œuvre littéraire et cinématographique de Sembène Ousmane"[3].

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fatou Diomek La Préférence nationale izeneko istorio laburren bilduma bat argitaratu zuen 2001an. Emakume honen lehen eleberria, ordea, 2003an iritsi zen, Le Ventre de l´Atlantique izenekoa, Frantzian best-seller bat izatera iritsi zena. Obra hau autobiografikotzat har daiteke, izan ere, Salieri Estrasburgon bizi den senegaldar bat eta en historia kontatzen du. Protagonistak hainbat urtetan zehar ahaleginak egin ostean, azkenik Frantziara heltzea lortzen du baina bere neba txikiak, Madickek, Senegalen gelditu beharra dauka. Bada, Madicken ametsa bere arrebak egin bezala Frantziara joan eta futbol jokalari ospetsu bat bihurtzea da. Eleberri hau, ingelesera, alemaniarrera eta espainolera itzulia izan zen.

Bere bigarren eleberria, Kétala, 2006an argitaratua izan zen Frantzian.

Diomeren lanak Frantzia eta Senegal ditu gai nagusitzat eta horrekin batera bi herrialde hauen arteko erlazioa. Bere estiloa Afrikako ahozko literatura tradizionalean dago oinarrituta. Bere deskribapen zehatz eta zinezkoekin, humore bihurriarekin eta hizkuntza garratz baina ñabartuarekin, Frantziara joandako immigrante afrikarren errealitatea irudikatzen du, jaiotze herriaren, hau da, Senegalen oroimenen eta nostalgiarekin nahasiz.

Honako hauek dira Fatou Diomen idatzitako lan guztiak:

Hedabideak eta ideologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fatou Diomek intoleranteen aurka egiten du eta hezkuntzaren eta balio errepublikarren alde egiten du[4].

Populismoaren gorakadaren ondorioz, sarritan agertzen da Fatou hedabideetan, bai politikari zein gai sozialei buruzko bere ikuspuntua ematen. Emakume honek Frantziako Fronte Nazionala alderdi politikoaren populismoaren gorakadaren aurkako jarrera erakutsi izan du behin eta berriro. Idazle den heinetik, bere liburuen bidez balio errepublikanoak eta giza balioak erakutsi nahi ditu izan ere bere esanetan «identitate nazionalarekin tematuta daudenen aurrean ez dugu isilik geratu behar».[5]

Beste alde batetik, Europa eta Afrikaren arteko kooperazio berdintsuago baten alde egiten duen diskurtsoa defendatzen du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez) «Fatou Diome. « Je suis là pour gâcher le sommeil des puissants »» L'Humanité 2015-08-07 (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  2. (Frantsesez) «Fatou Diome : « La rengaine sur la colonisation et l’esclavage est devenue un fonds de commerce »» Le Monde.fr 2019-08-25 (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  3. (Frantsesez) jeanmichel. «Fatou Diome» Rentrée académique 2017 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  4. (Frantsesez) jeanmichel. «Fatou Diome» Rentrée académique 2017 (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  5. (Frantsesez) «L'écrivaine Fatou Diome : « il ne faut plus se taire » - Elle» elle.fr 2017-04-21 (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]