Federico Montaner

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Federico Montaner
Bizitza
Jaiotza Iruñea1874
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Donostia1938ko urtarrilaren  5a (63/64 urte)
Jarduerak
Jarduerak gudaria eta kartografoa
Zerbitzu militarra
Adar militarra Espainiako Lurreko Armada
Parte hartutako gatazkak Espainiako Gerra Zibila

Federico Montaner Canet (Iruñea, 1874 - Donostia, 1938) topografoa eta militarra, Francoren estatu kolpearen alde eta errepublikaren aurka jarri zen 1936an. Junta de Defensa Nacional (Defentsa Nazionalaren Batzordea) erakundearen partaidea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako ejerzitoaren topografo garrantzitsuena izan zen. 1904an Espainia eta Frantzia arteko mugak zedarriztatzen ibili zen. 1922a, ejerzito teniente-koronela bezala, Iruñean zegoen Pirinioetako Batzorde Geografikoaren burua izan zen. Eusko Ikaskuntzarako, bestetik, 1922an argitaratu zen Euskal Herriko mapa kartografikoa egin zuen, 1:200.000 eskalan; 1926an, eskala berean, Nafarroakoa prestatu zuen.[1][2]

1927ko uztailan Marokora bidali zuten, Marokoko Protektoratu Espainiarraren txosten topografikoa egiteko. Lan horretan beste militar-topografo ospetsuekin aritu zen: Joaquín de Ysasi-Ysasmendi, Rafael Alfonso de Villagómez, Manuel García-Baquero eta Luis de Lamo Peris. Lan garrantzitsu honek 20.000 km² zabalerako lurraldea aztertu zuen. Batzordearen burua bezala, Afrikan 1935arte egon zen.

Ejerzitoaren zati handi batek Espainiako Bigarren Errepublikaren aurkako estatu kolpean parte hartu zuen. Uztailaren 18an Montaner Iruñean zegoen, 5.Dibisioaren estau nagusiaren burua bezala. Bera, Emilio Mola jeneralaren agindupean aritu zen. Uztailaren 24ean Burgosen faxistek Junta de Defensa Nacional sortu zutenean Montanerrek idazkari moduan lan egin zuen, koronel graduarekin. Batzordea urrian desegin zen eta Francok Muntaner Gerra Idazkaritzaren nagusia eta Donostiako gobernadore militarra izendatu zuen. Gipuzkoako hiriburuan hil zen 1938ko urtarrilaren 5ean.

Gerra krimenetan inputatuta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008an, Baltasar Garzón epailak frankismoaren hogeita hamabost goi-karguen aurkako sumarioa ireki zuen, tartean Montanerren aurka.[3] Inputazioak bi ziren: atxiloketa ilegala eta gizadiaren krontako krimenak frankismoaren lehenengo urtetan. Epailak akitutatzat eman zuen Montanerren ardura 1938an hil zela jakin zuenean.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Perfil principal de Ceuta y Melilla Madrid 1930 de Federico Montaner Canet a Agustin Muñoz Grandes, Madril: Talleres del Depósito Geográfico e Histórico del Ejército, 1930.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]