Felix Soto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Felix Soto
Bizitza
Jaiotza 1937 (81/82 urte)
Jarduerak
Jarduerak politikaria

Felix Soto Azkarate (Bilbo, 1937 - ) euskal herritar politikari eta eskubaloi entrenatzaile bat da. 1971 urtean, eskubaloi entrenatzaile zelarik, espainiar telebistan elkarrizketa bat egin eta amnistiaren aldeko mezua zabaldu zuen. Horren ondorioz, Espainiako eskubalio-federazioak betirako kanporatu zuen. Donostiako alkateordea izan da eta Uliako auzo-elkartean egindako lanagatik da ezaguna.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Felix Soto Bilbon jaio zen, baina bere bizitzaren gehiena Donostian eman du. Donostian Egia auzoko Egia eskubaloi-entrenatzaile aritu zen Lehen Mailan 1971 urtera arte. Donostian Ulia auzoko auzo-elkartearen sortzaileetako bat izan zen 1975ean, Donostiako udalean erregistratu zen lehenengoa.[1] 1979tik 1991ra Herri Batasuneko zinegotzia izan zen Donostiako udalean.

Ibilbide politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1976an Amnistiaren Aldeko Batzordeen sortzailetako bat izan zen. Bertan pentsaera desberdinetako hainbat pertsona bildu ziren, besteak beste, Juani Mendiola, Mariasun Bergaretxe, Lourdes Auzmendi, Miguel Castells abokatua, Eduardo Txillida eskultorea, Rafael Ruiz Balerdi margolaria, eta Andoni Elizondo futbol entrenatzailea.[2]

1979tik 1991ra Herri Batasunako zinegotzi izan zen Donostiako udalean. Alkateordea ere izan zen eta Hirigintzako Udal-Batzordeko burua. Oso pertsona ezagun eta eztabaidatua izan arren talde politiko guztiek aitortzen zuten Sotoren zintzotasuna.[3] Ramon Labaien alkatea zela kultur etxeen sarea martxan jarri zuten, Labaienek "hirigintzaren poeta" moduan deitu zuen Soto noizbait. Jesus Mari Alkainen garaian hirigintza-planean Ibaetako eremu bat sartu zuten unibertsitaterako, geroago EHUko Gipuzkoako Campusa bihurtuko zena. 1983an udaletxeko Espainiako bandera kentzeagatik epaiketara eraman zituzten Soto eta beste bi zinegotzi. Sei urte geroago egin zen epaiketa, sei urterako gaitasungabetzea jarri ziotenez zinegotzi kargua utzi behar izan zuen 1991an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Uliako auzo-elkartea (Nor gara gu?)
  2. Felix Soto. Amnistiaren Aldeko Gestoren sortzailea. Ainara Arratibel Gascon (Berria, 2016-09-18)
  3. (Gaztelaniaz)Descolgó la bandera española del Ayuntamiento de San Sebastián Carmen Gurruchaga (Diario 16, 1983-08-17)


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.