Jesus Maria Alkain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jesus Maria Alkain

(1982)

Eusko Legebiltzarkidea

1984ko martxoaren 22a - 1986ko urriaren 1a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko II. legealdia

Donostiako alkate

1979ko ekainaren 20a - 1983ko maiatzaren 20a
Iñaki Alkiza - Ramon Labaien

Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkidea

1979ko apirilaren 22a, 1979ko ekainaren 26a - - Miguel Susperregi Zabala (en) Itzuli
Barrutia: Donostia
Bizitza
JaiotzaDonostia1922ko urtarrilaren 27a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2001eko uztailaren 1a (79 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta ekonomialaria
KidetzaEuskalerriaren Adiskideen Elkartea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Jesus Maria Alkain Martikorena (1922ko urtarrilaren 27a, Donostia2001eko uztailaren 1a, Donostia) euskal herritar ekonomialari eta politikaria izan zen. EAJ alderdiko militantea eta Donostiako alkatea ere izan zen, 1979-1983 urte bitartean.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostiako Merkataritza Eskolako katedra laguntzailea izan zen; ondoren, ikastetxe bereko zenbait eskolaren ardura hartu zuen bere gain. Bestalde, merkataritza intendentzia ikasi zuen Bilboko Merkataritza Goi Ikasketen Eskolan (egun Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea) eta bertan graduatu zen 1955ean. Hiru urte lehenago, 1952an, Espainiako Instituto de Censores Jurados de Cuenta delakoan sartu zen; 1956an Colegio Nacional de doctores y licenciados en ciencias económicas y comerciales izenekoan, baita Kontu-ikuskarien Erregistro Ofizialean ere, 1989an. Pakea istripu eta aseguruen mutualitatean, zuzendariorde, gerente eta lehendakaria izan zen.

1987-1991 bitartean, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kidea. Euskalerriaren Adiskideen Gipuzkoako Batzordeak Adiskide oso izendatu zuen. Domina eta sari ugari jaso du: Encomienda de la Orden del Mérito Civil (1991), Gran Cruz de la Orden del Mérito Civil (1983), Medalla de oro al Mérito en el trabajo (1986), Donostia Hiriak Hiritar Merituari emandako domina (1986) eta Euskadiko Gurutze Gorriaren Zilarrezko Domina (1986). Eusko Ikaskuntzan, 1992ko abenduaren 12an, Elkarteko Diruzain aukeratu zuten, eta horren ondorioz, Batzorde Eragileko eta Batzorde Iraunkorreko kidea da. Karguaren indarraldia amaiturik, berriro hautatu zuten kargu berean, 1997an. Eusko Ikaskuntzak J. M. Barandiaren Fundazioan dituen lau ordezkarietako bat da.

Ibilbide politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diktadura Frankista ondorengo lehenbiziko 1979ko hauteskundeak ospatzeko unean Alkain Gipuzko Buru Batzarreko presidentea zen,Gipuzkoako EAJ alderdiak gobernatzen zuen erakunde nagusienetakoa. Donostiako alkatea izan zen 1979tik 1983 arte, Euzko Alderdi Jeltzalearen zerrenda buru gisa, eta Prokuradorea Gipuzkoako Batzar Nagusietan, Donostiako eskualdetik. Halere, alkatea hautatzeko bozketan Herri Batasunako hautagairekin berdinketa egon zen, bina bederatzi boto lortu baizituzten (Herri Batasunako kasuan bere sei zinegotziei Euskadiko Ezkerra beste hori batu zitzaizkien). Legediaren arabera, berdinketa kasuan hautagaitza bozkatuenaren hautagaia hautatu behar zen, hortaz 1979ko apirilaren 20an Alkainek bere kargua hartu zuen.[1][2] Bestalde, Gipuzkoako Diputatua izan zen Eusko Legebiltzarrean, 1984tik 1986ra, alderdi berarekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Aurrekoa
Iñaki Alkiza (EAJ)
Donostiako Alkatea

1979ko ekainaren 20tik1983ko maiatzaren 20ra
Ondorengoa
Ramon Labaien (EAJ)