Finlandiako futbol selekzio nazionala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Finlandiako futbol selekzio nazionala
Herrialdea  Finlandia
Sorrera 1911
Entrenatzailea Suedia Hans Backe
Izaera Ofiziala
Lehen nazioarteko
partida
Errusia Finlandia 2 – 5 Suedia Suedia
(Helsinki, Finlandia, 1911ko urriaren 22a)
Emaitzarik onena Finlandia Finlandia 10 – 2 Estonia Estonia
(Helsinki, Finlandia, 1922ko abuztuaren 11)
Emaitzarik okerrena Hirugarren Reicheko bandera Alemania 13 – 0 Finlandia Finlandia
(Leipzig, III. Reicha, 1940ko irailaren 1a)
Golegile onena Jari Litmanen (32)
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak
1912ko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen taldea.
Jari Litmanen da partida gehien jokatu eta gol gehien sartu dituen futbolaria.

Finlandiako futbol selekzio nazionala (finlandieraz, Suomen Palloliitto; suedieraz, Finlands Bollförbund) Finlandia herrialdea nazioarteko futbol-txapelketetan ordezkatzen duen taldea edo selekzioa da. Europako UEFAren parte den Finlandiako Futbol Elkarteak kudeatzen du eta konfederazioak antolatzen dituen txapelketetan parte hartzen du. Futbol selekzio nazionalaren barruan hainbat sail bereizten dira: Emakumezkoena, Gizonezko nagusiena, 21 urtez azpiko gizonena, 19 urtez azpiko gizonena eta 17 urtez azpiko gizonena. Sail arrakastatsuena emakumezkoena da, 2005eko eta 2009ko Europako txapelketetan, hurrenez hurren finalaurrekoetara eta final-laurdenetara iritsi zirelako. Gizonezkoen taldeak aldiz, ez du inoiz Europako, ez Munduko futbol txapeleketa bakarrean parte hartu.

Europako futbol selekzio pattalenetako bat izan zen kontinenteko herrialde txikiak sortu ziren arte; izan ere, futbola kirol nagusia ez den Europako herrialde bakarrenetakoa dugu Finlandia.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finlandiako Futbol Elkartea 1907. urtean sortu zen eta 1908. urtean, UEFA konfederazioko partaide bilakatu zen. Nahiz eta, Finlandia orduan, Errusiar Inperioko Dukerri Handia zen, gizonezkoen selekzioak jokatutako lehen partidu ofiziala, Suediaren aurka jokatu zuen Helsinkin 1911. urteko urriaren 22an. Dukerri Handiak 2-5 galdu zuen estreinako partidu hura.

1912ko Udako Olinpiar Jokoetan, laugarren postua lortu zuen taldeak. Italiaren eta Errusiaren aurka irabazi ostean, Britainia Handiaren aurka galdu zuen final-laurdenetan. Brontzezko domina irabazteko partidua ere galdu zuen Herbehereen aurka, 0-9 hain zuzen.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko Futbol Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ez da inoiz sailkatu.

Europako Futbol Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ez da inoiz sailkatu.

Joko Olinpikoetako Futbol Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lau aldiz sailkatu da, 1912, 1936, 1952 eta 1980an, eta emaitzarik onena 1912ko laugarren postua izan zuen.

Iparraldeko Futbol Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapeldun (1): 2001.
  • Hirugarren (1): 1967.

Jokalari aipagarrienak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko urtarrileko datuak.

Parte hartzeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokalaria Parte hartzeak Urteak
1 Jari Litmanen 137 1989–2010
2 Sami Hyypiä 105 1992–2010
Jonatan Johansson 105 1996–2010
4 Ari Hjelm 100 1983–1996
5 Joonas Kolkka 98 1994–2010

Goleatzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokalaria Golak
1 Jari Litmanen 32
2 Mikael Forssell 29
3 Jonatan Johansson 22
4 Ari Hjelm 20
5 Mika-Matti Paatelainen 18

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Finlandiako futbol selekzio nazionala Aldatu lotura Wikidatan

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]