Eskoziako futbol selekzio nazionala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eskoziako bandera.

Eskoziako futbol selekzio nazionala munduko hiru talde zaharrenen artean dago, Ingalaterra eta Galeskoekin batera. 1872ko azaroaren 30ean jokatu zuten lehenengo partida, ingelesen aurka eta etxean hain zuzen ere (0-0).

Sorreratik bertatik parte hartu dute independienteki txapelketa ofizial guztietan, Olinpiar Jokoetan izan ezik.

Glasgown (Hampden Park) jokatzen ditu etxeko partidak.

Entrenatzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Craig Brown (1993-2002) partida gehien gidatu duen entrenatzailea: 70 partida (32 irabazita, 18 berdinduta, 20 galduta).
  • Andy Roxburgh (1986-1993) partida gehien gidatu duen bigarren entrenatzailea: 62 partida (23 irabazita, 19 berdinduta, 20 galduta).
  • Jock Stein (1978-1985) partida gehien gidatu duen hirugarren entrenatzailea: 61 partida (26 irabazita, 12 berdinduta, 23 galduta).
  • Craig Levein (2009 -) gaurko entrenatzaile eskoziarra da.

Jokalariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko txapelketan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zortzi aldiz parte hartu dute, 1954, 1958, 1974, 1978, 1982, 1986, 1990 eta 1998an hain zuzen ere.

Hala ere, lehenengo fasea inoiz ez du gainditu.

Europako txapelketan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Birritan sailkatu ziren, 1992an eta 1996an , Suedian eta Ingalaterran hurrenez hurren.

Ez batean ez bestean ere ez zuten lehenengo fasetik aurrera egin.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eskoziako futbol selekzio nazionala Aldatu lotura Wikidatan