Folistatina

Wikipedia, Entziklopedia askea
FST
Proteinak kodetzen dituen genea
Identifikadoreak
 Homologene: 7324 Genenames: FST Ensemble: ENSG00000134363
TaxoiaHomo sapiens
Kokapena
Kromosomahuman chromosome 5 (en) Itzuli
Kokapen zitogenetikoa5q11.2
Hasiera52776239 bp[1]
Amaiera53487134 bp[2]
Transkripzioak
RNA IDXM_011543099, NM_006350, NM_013409, XM_005248400, XM_005248401, XM_005248402, XM_005248403, XM_017008954, XM_024454326 eta XM_047416631
Ensembl
Sagu arruntFst (en) Itzuli
Arratoi arruntFst (en) Itzuli
Danio reriofsta (en) Itzuli
Danio reriofstb (en) Itzuli
Ontologia
Kodetzen duFolistatina
Funtzio-molekularrak
Osagai-zelularra
Prozesu-biologikoak

Folistatina, aktibinari lotzen zaion proteina gisa ezagututa ere, gizakietan FST geneak kodetzen duen proteina da[3][4]. Folistatina animali konplexuen ehun gehienetan adierazten den glikoproteina autokrinoa da[4].

Bere funtzio nagusia TGF-β superfamiliareko molekulekin lotzea eta horiek bioneutralizatzea da, batez ere aktibinarekin, hormona parakrino bat dena.

Duela urte batzuk proteina berdinarentzako erabiltzen zen izena FSH proteina supresorea (FSP) zen. Lehen aldiz fluido folikularretik isolatu zenean, adenohipofisiak burutzen duen hormona folikulu-estimulatzailearen (FSH) jariaketaren inhibizioa eragiten zuela topatu zen.

Biokimika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Folistatina inhibina-aktibina-folistatina ardatzaren parte da.

Gaur egun hiru isoforma ofizial daude, FS-288, FS-300, eta FS-315. Bi, FS-288 eta FS-315, mRNA transkribatu primarioaren moztitsasketa alternatiboaz sortzen direla jakinezkoa da. FS-300 (txerri-folistatina) itzulpen osteko eraldaketen produktua dela uste da, aminoazido sekuentzia primarioaren C-terminalaren mozketaren ondorioz sortua.

FS proteina ubikuoa den arren, bere kontzentrazio altuenak obulutegi femeninoetan topatzen dira, eta jarraian larruazalean.

Aktibina lotzen duen proteina, hots, folistatina, adenohipofisiko zelula folikulu estelarrek (FS) sortzen dute. FS zelulek elkarrekintza asko dituzte adenohipofisiko zelula endokrino klasikoekin, zelula gonadotropoak barne.

Ehunetan aktibina hazkuntza zelularrean oso garrantzitsua da, horregatik, folistatina kontrolik gabeko zelula ugalketaren aurkako babesa izango da, desberdintzapen zelularrerako tresnatzat funtzionatzearekin batera. Bi funtzio hauek funtsezkoak dira ehunak berregin eta konpontzeko, eta folistatinak larruazalean daukan presentzia handia azal dezake.

Odolean, aktibina eta folistatina ehunen kalte edo patogenoen infekzioaren ondoriozko hantura erantzunarekin erlazionatuta daude. Odoleko plasman dagoen folistatinaren jatorria ezezaguna bada ere, haren natura autokrionoa dela eta, odol-hodiak inguratzen dituzten endotelio zelulek jariatu dezaketela uste da. Beste jatorri posible batzuk odoleko makrofago eta monozito zirkulatzaileak izan daitezke.

Folistatinak enbrioiaren garapenean parte hartzen du. Hezurretako proteina morfogenikoen (BMPen) inhibizioa eragiten du; BMPek ektodermoa ektodermo epidermiko bihurtzea sustatzen dute. Hortaz, BMPak inhibitzeak ektodermotik neuroektodermoa sortzea ahalbidetzen du, eta prozesu horren ondorioz, plaka neurala eratzen da. Prozesu honetan inplikatutako beste inhibitzaile batzuk nogina eta kordina dira.

Halaber, jakina da folistatinak eta BMPek zeregin bat betetzen dutela obulutegiko folikulogenesian. Folistatinaren eginkizun nagusia hileko obolutegian/ obulutegi estralean folikuluaren garapena fase antral goiztiarretik fase antral/dominantera estimulatzea da, hain zuzen ere. Folistatinaren beste zeregin bat estrogenoa sortzen duten folikulu dominanteko pikor-geruzako zelulen bereizketa suspertzean datza, progesterona sortzen duten gorputz luteoko zelula luteiniko bilakatuz.

Garrantzi klinikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Folistatina saguen muskulu-hazkundearen erregulazioan duen paperagatik aztertzen ari da, batik bat miostatinaren antagonista bezala funtzionatzeagatik (GDF-8 ere esaten zaio, TGF superfamiliako kide bat). Miostatinak gehiegizko muskulu-hazkundea ekiditen du. Ezabaketa genetikoz (knockout saguak) zein folistatina kantitatea areagotuz lortutako GDF-8-aren inhibizioak muskulu-masa nabarmenki handitzen zuela frogatu zuten Lee eta McPherronek.[5][6] 2009an, gene terapiaren bidez folistatina erregulatzen zenean muskulu-hazkuntza eta indarraren areagotzea lortzen zirela frogatu zen makakoetan egindako ikerketa batean. Honek, giza proba klinikoetarako bidea eman du. Zehazki, inklusio-gorputzen miositisari buruzko giza proba klinikoak 2010eko udan hastea espero da.[7]

Beste ikerketa batek folistatina maila emendatzeak, core muskulu talde zehatz batzuen muskulu-masaren handitzea bideratuz, bizkarrezurreko atrofia muskularra (SMA) duten animalia modeloen bizi-itxaropena handitu dezakela erakutsi du.[8] Zirkulazioko folistatina maila areagotzean, 2. motako diabetes mellitus pairatzeko arriskua handitzen da.[9]

Ikertzaileak folistatinak obulutegi polikistikoen sindromean (PCOS) duen inplikazioa aztertzen ari dira, nahiz eta antzutasun gaixotasun honetan izan dezakeen eginkizun zuzenaren inguruan eztabaida dagoen.[10]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. GRCh38: Ensembl release 89: ENSG00000134363. Ensembl.
  2. GRCh38: Ensembl release 89: ENSG00000134363. Ensembl.
  3. Ueno, N; Ling, N; Ying, S Y; Esch, F; Shimasaki, S; Guillemin, R. (1987-12). «Isolation and partial characterization of follistatin: a single-chain Mr 35,000 monomeric protein that inhibits the release of follicle-stimulating hormone.» Proceedings of the National Academy of Sciences 84 (23): 8282–8286.  doi:10.1073/pnas.84.23.8282. ISSN 0027-8424. (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  4. a b Tortoriello, Drew V.; Sidis, Yisrael; Holtzman, Douglas A.; Holmes, William E.; Schneyer, Alan L.. (2001-08-01). «Human Follistatin-Related Protein: A Structural Homologue of Follistatin with Nuclear Localization» Endocrinology 142 (8): 3426–3434.  doi:10.1210/endo.142.8.8319. ISSN 0013-7227. (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  5. Lee, Se-Jin; McPherron, Alexandra C.. (2001-07-17). «Regulation of myostatin activity and muscle growth» Proceedings of the National Academy of Sciences 98 (16): 9306–9311.  doi:10.1073/pnas.151270098. ISSN 0027-8424. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  6. (Ingelesez) Zagorski, EurekAlert!. (2007). 'Mighty mice' made mightier. .
  7. (Ingelesez) Hamilton, Jon. (2011). Success Boosting Monkey Muscle Could Help Humans. .
  8. Rose, Ferrill F.; Mattis, Virginia B.; Rindt, Hansjörg; Lorson, Christian L.. (2009-03-15). «Delivery of recombinant follistatin lessens disease severity in a mouse model of spinal muscular atrophy» Human Molecular Genetics 18 (6): 997–1005.  doi:10.1093/hmg/ddn426. ISSN 1460-2083. PMID 19074460. PMC 2649020. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  9. Wu, Chuanyan; Borné, Yan; Gao, Rui; López Rodriguez, Maykel; Roell, William C.; Wilson, Jonathan M.; Regmi, Ajit; Luan, Cheng et al.. (2021-11-10). «Elevated circulating follistatin associates with an increased risk of type 2 diabetes» Nature Communications 12 (1): 6486.  doi:10.1038/s41467-021-26536-w. ISSN 2041-1723. PMID 34759311. PMC 8580990. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  10. Asteria, C.. (2000-10). «Identification of follistatin as a possible trait-causing gene in polycystic ovary syndrome» European Journal of Endocrinology 143 (4): 467–469.  doi:10.1530/eje.0.1430467. ISSN 0804-4643. PMID 11022191. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]