Fra Filippo Lippi
Fra Filippo Lippi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Florentzia, 1406 aldean |
Talde etnikoa | Italiarra |
Heriotza | Spoleto, 1469ko urriaren 8a (62/63 urte) |
Hobiratze lekua | Spoletoko katedrala Filippo Lippi tomb (en) |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Leinua | Lippi family (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Irakaslea(k) | Masolino da Panicale (en) Masaccio |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta fresco painter (en) |
Lantokia(k) | Bolonia Florentzia Pavia Prato Erroma eta Spoleto |
Lan nabarmenak | |
Mugimendua | pizkundea |
Genero artistikoa | genero-margolana margolaritza historikoa biluzia erretratua margolaritza erlijiosoa animal painting (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | Karmeldarrak |
Fra Filippo Lippi (Florentzia, 1406 aldean - Spoleto, 1469ko urriaren 8a) italiar margolaria izan zen. Florentziako eskolako Pizkundeko margolari nagusietakoa izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Santa Maria del Carmine komentuan hasi zen dekorazio-lanetan, eta bertan ezagutu zituen Masaccioren lanak. 1432an utzi zuen monasterioa, fresko batzuk margotu ondoren, eta Itsaso Adriatikoan mairuen aurkako guduetan parte hartu zuela dirudi, (esklabo gisa eduki omen zuten mairuek, hemezortzi hilabetez).
1434an Paduara jo zuen, eta 1437an itzuli zen Florentziara, Medicitarrentzat lan egitera. Bi lan nagusi eman zituen urte hartan: Andre Maria eta Haurra Frediano eta Agustin santuen artean (1438, Louvre, Paris) eta Andre Maria eta Haurra. Massaccioren eragina handia da lan horietan eta Donatello eta Jacopo della Quercia eskultoreen kutsua ikus daiteke dekorazio-elementuetan. 1441etik 1443ra margotu zuen Deikundea lanean (Galleria nazionale d'arte antica, Erroma), pintura-molde berriak erakutsi zituen: ikuspegi-efektuak, kolorearen eta formaren arteko kontrastasunak eta jantzi arinen mugimendu leuna, Sandro Botticelliren artearen aitzindari. Erretaula ospetsu bat pintatu zuen garai hartan, Fra Angelicoren moldean: Ama Birjinaren koroatzea (1444 ondoan, Vatikanoko pinakoteka).
Fra Filippo Lippik beste inork ez bezala landu zuen erretauletan Madonna edo Andre Maria eta Haurra gaia. Madonna eta Haurra eta Mariaren bizitzako eszenak da gisa honetako lan aipagarriena. 1445ean beste Ama Birjinaren koroatzea bat margotu zuen (1439-1447, Uffizi Galeria, Florentzia), baina Fra Angelicoren moldeetatik guztiz urrun. Freskoak eta erretaulak egiten jarraitu zuen, Fra Diamanterekin batean, eta 1467an Spoletora jo zuten biek, Medicitarrentzat lan egitera. Hango katedralean egin zituen Fra Filippo Lippik azken freskoak.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fra Filippo Lippi |