Edukira joan

Geminazio

Wikipedia, Entziklopedia askea

Geminazioa (latinezko gemino «bikoizten du») kontsonanten bikoizketa da fonetikan. Horregatik kontsonantea luzeago ahoskatzen da eta horrek hitzaren esanahia alda dezake hizkuntza batzuetan.

Hainbat hizkuntzatan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza batzuetan, geminazioa oso garrantzitsua da, hitzen esanahiak aldatzen duelako, adibidez, finlandieraz: tuli «su» vs tulli «aduana». Hitzak aldatzen direnean geminazioa jaso edo gal dezakete: antaa «eman» vs annat «ematen duzu».

Estonieran hiru geminazio maila daude eta idazketan hizki ezberdinez adierazten dira: b, d, g kontsonante laburrak adierazteko erabiltzen dira; p, t, k, luzeetarako; eta pp, tt, kk, luzeenetarako.

Hebreerak eta arabierak ikur bereziak erabiltzen dituzte beren idazketetan (alfabeto arabiarra eta alfabeto hebrearra) geminazioa adierazteko.

Gaztelaniak geminazioa du batzuetan: pero «baina» vs perro «txakur», baita beste erromantze hizkuntza batzuek ere, italierak bereziki: copia / coppia ("kopia / bikote"), beve / bevve ("edaten du / edan zuen"), nono / nonno ("bederatzigarren [maskulinoa] / aitona"), fato / fatto ("patu / egiazko kontu; egina [maskulinoa]").

Errusieran gutxitan agertzen da, baina garrantzitsua da orobat: ввести vvesti «sartu (zerbait)» vs вести vesti «bideratu». Geminazioarekin lotutako bitxikeriak aurki daitezke: жжёт zhzhot «(zerbait) erretzen du» forma zuzena da eta жгёт zhgjot, berriz, ez da zuzena (forma biak erabiltzen dira gaur egun), baina дожди dozhdi «euriak» forma zuzena da eta дожжи dozhzhi, berriz, ez.

Alemanez bi morfema edo hitzen artean agertzen da: am Mittag [ˈam‿mɪtɑːk] «eguerdian», baina ez da garrantzitsua.

Krutxieranhizkuntza eraikian– geminazioak ukapena adierazten du batzuetan: taizeda «debekatu» vs taizedda «ez debekatu».

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]