German Urteaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
German Urteaga
Bizitza
JaiotzaBeasain1995eko urtarrilaren 24a (29 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpsikologoa, bertsolaria, trans eskubideen aldeko ekintzailea eta entrenatzailea

German Urteaga Garmendia (Beasain, 1995eko urtarrilaren 24a) psikologo, entrenatzaile pertsonal, bertsolari eta trans aktibista da.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beasainen jaio zen.[1] Jaiotzez emakumezko generoa esleitu zioten, baina 3 urte zituela, konturatu zen mutila zela.[2][3] 22 urterekin armairutik irten zen gizon trans gisa.[4][1]

10 urte zituela, Goierriko bertso eskolan eman zuen izena.[5] 2013an txapeldun izan zen Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako 15 eta 18 urte bitartekoen taldean.[6] 2013tik 2019ra irakasle izan zen Goierriko bertso eskolan.[5][7]

Ordiziako Urdaneta ikastetxean, Oianguren eta Txindoki institutuetan ikasi zuen. Psikologia gradua egin ostean kirol psikologiako masterra egin zuen.[8]

Kirolean futbol entrenatzaile gisa jardun zen,[8] baina orain entrenatzaile pertsonala eta kirol psikologoa da.[9]

Trans pertsonei buruzko ekitaldietan parte hartzen du eta hitzaldiak ematen ditu.[4][10][11][12]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Ordoñez Garmendia, Jon. «Gizarteak bere bidea noiz egingo» Berria 2018-07-22 (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).
  2. «German Urteaga: "Ezin nuen nire burua bularrekin edo hilerokoarekin irudikatu"» EITB 2020-10-26 (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).
  3. «Gemma Urteaga: «Onartzeko ez nuen arazo handiegirik izan, nire baitan normala zen zerbait gisan hartzen nuen, baina banekien gizarteak ez zuela hala hartzen»» Goiberri 2016-06-24 (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).
  4. a b Madera, Ubane. «Transexualitatea hizpide izango da gaur Elkartegian» Plaentxia.eus 2018-07-10 (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).
  5. a b «German Urteaga Garmendia» Xenpelar Dokumentazio Zentroa (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).
  6. «Gemma Urteaga izan da garaile Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan, Orion» Gara 2013-06-24 (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).
  7. «Lizardi Sariko finala jokatuko da gaur Zarautzen» Bertsoa.eus 2017-09-01 (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).
  8. a b «German Urteaga. (Beasain, Gipuzkoa, 1995)» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).
  9. Urteaga Garmendia, German. «Nahi dugun kirola» Goiberri 2023-09-22 (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).
  10. (Gaztelaniaz) «Germán Urteaga abre mañana el II Ciclo Trans compartiendo su vivencias» Diario Vasco 2018-04-12 (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).
  11. (Gaztelaniaz) «Charla sobre la Diversidad de Sexo y Genero el 22 de mayo en Zabiel» Mutrikuko Udala 2018-05-15 (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).
  12. (Gaztelaniaz) «Hernani recordará a Aimar Elosegi con varios actos» Noticias de Gipuzkoa 2019-05-11 (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]