Gerry Rafferty
Gerry Rafferty | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Gerald Rafferty |
Jaiotza | Paisley, 1947ko apirilaren 16a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Stroud, 2011ko urtarrilaren 4a (63 urte) |
Heriotza modua | : gibeleko gutxiegitasuna |
Hezkuntza | |
Heziketa | St Mirin's Academy (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria, abeslaria, kantugilea, gitarra-jotzailea, piano-jotzailea, saxofoi-jotzailea eta estudioko musikaria |
Genero artistikoa | rock |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa |
Diskoetxea | Transatlantic Records |
gerryrafferty.com | |
Gerald "Gerry" Rafferty (1947ko apirilaren 16a, Paisley, Eskozia – 2011ko urtarrilaren 4a[1], Bournemouth, Ingalaterra) eskoziar abeslari eta abesti konposatzaile bat izan zen.
Haurtzaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Langile mailako familia batean hazi zen. Bere aita, Joseph Rafferty, jatorri irlandarra eta alkoholarekin arazoak zituen mehatzari eta kamioi gidaria izan zen, 1963an Geraldek 16 urte zituela hil zelarik. Ama aldiz, Mary Skeffington, eskoziarra zen, Gerald gaztetxoari eskoziar eta irlandar folk abestiak irakatsi zizkiolarik. The Beatles eta Bob Dylanen eragin handia jasan zuen.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere ibilbide kale musikari gisara hasi zuen. Bere lehenbiziko taldea The Humblebums izenekoa izan zen, gerora bakarka disko bat ere argitaratu zuelarik. 1972an Joe Egan-ekin batera Stealers Wheel talde berria sortu zuen. 1975an taldea banandu eta Raffertyk bakarkako diskoak argitaratzeari ekin zion.
Bere bakarkako abestirik ezagunena 1978ko City to city diskoan argitaratutako Baker Street abestia da. Aldiz, ziurrenik bere ibilbide osoko abestirik ezagun eta entzunena Stealers Wheel taldean zegoenean konposatu zuen Stuck In The Middle With You abestia izango da. Azken hau Quentin Tarantino zinema zuzendari ezagunaren Reservoir Dogs filmako soinu bandaren abestietako bat izan zelarik.
Bakarkako diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1972 Can I Have My Money Back
- 1978 City to City
- 1979 Night Owl
- 1980 Snakes and Ladders
- 1982 Sleepwalking
- 1988 North and South
- 1991 Right Down The Line: The Very Best of Gerry Rafferty
- 1992 On a Wing and a Prayer
- 1994 Over My Head
- 2000 Another World
- 2006 Days Gone Down- The Anthology: 1970-1982
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gerry Rafferty |
- ↑ http://berria.info/albisteak/46496/gerry_rafferty_abeslari_eskoziarra_hil_da_63_urterekin.htm[Betiko hautsitako esteka] Gerry Rafferty abeslari eskoziarra hil da. Berria.info