Gertakari-horizonte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Gertakari-horizontea, erlatibitate orokorrean, espazio-denboraren mugari deritzo, non hortik harago gertakariek kanpo-behatzaileari ez dioten eragiten. Gertakari-horizonteak, batik bat, zulo beltzekin lotu ohi dira, zeren gertakari-horizonte baten baitan sortutako argia inoiz ez baita kanpo-behatzaile batengana iritsiko. Era berean, behatzailearengandik gertakari-horizontera hurbiltzen den objektu oro motelagotzen dela dirudi; hots, bere irudia, denbora igaro ahala, gorriagotzen dela dirudi. Horrek esan nahi du objektua behatzailearengandik aldendu ahala bere uhin-luzera luzeagotzen dela.