Golden Dawn Orden Hermetikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Hermetic Order of the Golden Dawn
Urrezko Egunsentiaren Orden Hermetikoa
Rose Cross Lamen.svg
Egoitza Londres
Hizkuntza ofizialak Ingelesa
William Wynn Westcott, Samuel MacGregor Mathers eta William Robert Woodman
Sorrera 1888

http://www.AuroraDorada.org Erakundearen webguneak
Samuel Liddell MacGregor Mathers Egipton.

Golden Dawn Orden Hermetikoa (ingelesez: Hermetic Order of the Golden Dawn) edo Urrezko Egunsentiaren Orden Hermetikoa, 1888an Londresen sortutako isilpeko erakunde esoterikoa izan zen. Helburu nagusia magia, alkimia eta kabala ikertzea zen. Sortzaile nagusiak William Wynn Westcott, Samuel MacGregor Mathers eta William Robert Woodman izan ziren. Oraindik-orain orden horren jarraitzaileak mundu osoan aurki daitezke.

Partaide ezagun batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orden hermetiko honetan oso jende ezaguna hartu zuen parte. Hona hemen batzuk:S.L. McGregor Mathers, William Wynn Westcott, Dion Fortune, Arthur Machen, William Butler Yeats, Algernon Blackwood, Florence Farr, Annie Horniman, H. G. Wells, Bram Stoker (Drakula eleberriaren egilea), Austin Osman Spare, Gustav Meyrink eta Arthur Edward Waite. Beste esoterista ospetsu bat, Aleister Crowley, ordenetik kanporatua izan zen; Crowleyk "Magick" sistemaren oinarriak sortu zituen, beste erakunde bat antolatuz, Golden Dawn Thelemita (Thelema).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Golden Dawn Orden Hermetikoa mendebaldeko okultismo barruan kokatutako ezkutuko esoterismoaren erakundea da.[1] Haien esanetan pentsamendu ezkutuko aurreko mugimenduen ezaguerak biltzen dituzte: hermetismo,kabala, alkimia, teurgia, Rosenkreutz elkartearen tradizioa...[2]

Elkartea Ingalaterran, XIX. mendearen amaieran sortu zen. Tradizioaren arabera, William Wynn Westcott eskuizkribu bat aurkitu zuen non hasierako erritoen deskribapena jasotzen zen eta Alemaniako Rosenkreutz Logia batekin harremanetan jartzeko jarraibideak; logia horren burua Ana Sprengel zen. Antza, horren ondorioz, orden berria Alemaniakoaren Die Goldene Dämmerung erakundearen adarra moduan sortu zen eta "Isis-Urania Tenplu 3.a" izena eman zitzaion.[3] Dena dela, Golden Dawnetik hori guztia deskribapen sinbolikoa izan zela esaten zen eta haren helburua benetako maisuen identitatea ezkutatzeko erabili zen.

XX. mendearen hasieran jatorrizko ordena zatitzen hasi zen. Horrela, 1905ean, Aleister Crowleyk The Equinox aldizkaria sortu eta ordena utzirik Astrum Argentum erakundea antolatu zuen. "Isis-Urania Tenplu 3.a" ere zatitu zen: Samuel Liddell MacGregor Mathers Imperatorren autoritatea ez zuten onartu eta, A. E. Waite-ren agindupean, "Stella Matutina" izenekoa sortu zuten; erakunde berriak mistizismoari ematen zitzaion garrantzi handiago eta ez magiari eta zeremoniei.

Beste tenpluek, Mathers Imperator moduan onartuz, erakundearen barruan jarraitu zuten. 1906an Mathersek Alpha et Omega Rosenkreutz Ordena sortu zuen; elkarte berriaren helburu nagusia barruko hiru talde batzea zen. Horren arabera jatorrizko Golden Dawn 1905ean desagertu zen.

Geroago Dion Fortunek utzi zuen erakundea Temple of Inner Light (Barruko Argiaren Tenplua) izenekoa antolatuz. 1937 eta 1940 artean, Israel Regardie, Stella Matutinako partaideak lau liburukietan "The Golden Dawn" liburua plazaratu zuen. Lan horretan Stella Matutinaren irakaspenak eta erritoak jasotzen zituen baina hauek, funtsean, Golden Dawnenak ziren. Obra hori XX. mendearen amaieran eman zen okultismoaren berpizkundearen oinarria izan zen.

Gaur egun oraindik jatorrizko Golden Dawnen jarraitzaileak bezala aurkezten diren elkarteak badira.

Ordenaren egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordenak hiru talde zituen eta batetik bestera igarotzeko proba batzuk gainditu behar ziren eta, halaber, ezagupen batzuk eskuratu. Hauek ziren:

  • Kanpokoa edo Golden Dawn: hemen elkartekide berriak egokitzen ziren. Ikasten ari ziren eta ezaguera esoteriko eta filosofiko batzuk eskuratu arte ezin zuten beste talde batera pasa.
  • Barrukoa edo Rosae Rubeae et Aureae Crucis: hemen ikasle aurreratuak biltzen ziren. Kanpokoek talde honetaz ez zuten informaziorik.
  • Goi mailakoa: bertan Magister Templi gradukoak biltzen ziren. Ezkutukoa zen eta bizirik zeuden pertsonekin batera, idazle batzuek diotenez, lurraren bizitza gaindituak ziren izaki batzuk ere biltzen ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://golden-dawn.com/es/displaycontent.aspx?pageid=590
  2. http://golden-dawn.com/es/displaycontent.aspx?pageid=459-alquimia-rosacruz-aurora-dorada
  3. Ordo R−R et AC − Arthur Edward Waite, from the typescript copy of R A GILBERT. Copyright R A Gilbert, 1976.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]