Guido Bontempi
Jump to navigation
Jump to search
Guido Bontempi | |
---|---|
| |
Bizitza | |
Jaiotza | Gussago, 1960ko urtarrilaren 12a (59 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak |
Guido Bontempi (Gussago, 1960ko urtarrilak 12) txirrindulari italiar ohia da, profesionala 1981 eta 1995 bitartean, denbora horretan 78 garaipen lortu zituelarik.
Zaletu mailan zegoela, 1980ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen Moskun, non 4. amaitu zuen erlojupeko kilometroaren eta taldekako jazarpen probetan.
Errodadore bikaina zen, abiadura punta handia zuena. Hiru Itzuli Handietan lortu zituen etapa garaipenak.
Txirrindularitza profesionaletik erretiratu ondoren, Bontempik txirrindularitzarekin lotua jarraitu zuen kirol zuzendari bezala. Gaur egun Lampre-ISD taldea zuzentzen du, UCI ProTourreko taldeen artean dagoena.
Eduki-taula
Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1981
- 2 etapa Espainiako Itzulian
- Etapa 1 Italiako Giroan
1982
- Etapa 1 Italiako Giroan
- Friuliko Giroa
1983
- 2 Etapa Italiako Giroan
- 2 Etapa Euskal Herriko Itzulian
- Etapa 1 Tirreno-Adriatikon.
- Piamonteko Giroa
1984
- Gante-Wevelgem
- Italiako Giroko etapa 1
- Tirreno-Adriatikoko etapa 1
1986
- Gante-Wevelgem
- Tre Valli Varesine
- 5 etapa Italiako Giroan eta puntukako sailkapena
- 3 etapa Frantziako Tourrean
- Paris-Bruselas
- Reggio Calabriako Giroa
- Placci Kopa
1987
- Italiako Giroko etapa 1
- Bernocchi Kopa
- Friuliko Giroa
1988
- 2 etapa Italiako Giroan
- Etapa 1 Frantziako Tourrean
- Bernocchi Kopa
- Friuliko Giroa
- E3-Prijs Harelbeke
1990
- Frantziako Tourreko Etapa 1
- 2 etapa Volta a la Comunitat Valencianan
- Setmana Catalanako etapa 1
1991
- Tre Valli Varesine
- 2 etapa Espainiako Itzulian
1992
- 2 Etapa Italiako Giroan
- Etapa 1 Frantziako Tourrean
1993
- Etapa 1 Italiako Giroan
- Etapa 1 Volta a la Comunitat Valencianan.