Gustavo V.a Suediakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gustavo V.a Suediakoa
Gustaf V färgfoto.jpg
Suediako monarka

1907-12-08 - 1950-10-29
Oskar II.a Suediakoa - Gustavo VI.a Adolfo Suediakoa
Bizitza
Izen osoa Oscar Gustav Adolf Bernadotte
Jaiotza Drottningholmgo jauregia1858ko ekainaren  16a
Herrialdea  Suedia
Heriotza Drottningholmgo jauregia1950eko urriaren  29a (92 urte)
Hobiratze lekua Riddarholmen eliza
Familia
Aita Oskar II.a Suediakoa
Ama Sophia of Nassau
Ezkontidea(k) Victoria of Baden Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua House of Bernadotte Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Uppsalako Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak tenislaria
Tenis
 
Jasotako sariak
Kidetza San Petersburgoko Zientzien Akademia
Suediako Zientzien Errege Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Royal Swedish Academy of Letters, History and Antiquities Itzuli
Gradua jeneral
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Luteranismoa

Gustavo V.a (suedieraz: Oscar Gustaf Adolf; Drottningholmeko Jauregia, 1858ko ekainaren 16a - Drottningholmeko Jauregia, 1950eko urriaren 29a) Suediako erregea 1907tik 1950era arte (Bernadotte leinukoa). Oskar II.a eta Sofia Nassaukoaren seme zaharrena. Jaiotzean Värland-eko duke titulua eman zioten.

1881eko irailaren 20an ezkondu zen Estokolmon Viktoria Badengoarekin. Bikoteak seme-alaba hauek izan zituen:

  • Gilen, (1884-1965). 1914. Maria Suediakoarekin ezkondu zen, eta lau urte geroago dibortziatu.
  • Erik, (1889-1918). Ezkongabea.
Gustavo V.a Suediakoa

Gustavo V.a Suediako eta Norvegiako printze oinordeko izan zen 1872. urtean. Suediako erregea izan zen 1907 urtetik (Norvegia 1905. urtean banandu zen), eta bera izan zen azken monarka gobernuan erabakitzeko ahalmena izan zuena, eta 1918an parlamentarismoa onartu behar izan zuen. Hala ere, kanpo- eta barne-politikan sartu zen, eta behin baino gehiagotan (batez ere, bi mundu gerretan) kontra eginez gobernu parlamentarioari. Suediako monarka batek izan duen gobernualdi luzeena izan zuen, 43 urtekoa. Politikari dagokionez joera kontserbadorea izan zuen, eta Alemania eta agintari nazi batzuekin gerturatze diplomatikoaren aldeko politika izan zuen. Nazionalistekin izan zuen harremanagatik, eta bere ustezko homosexualitateagatik polemika iturri izan zen.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, eta osasun-arrazoien eraginez, erregeak Nizan denboraldi luzeak pasatzen zituen.

Garaiko tenis-jokalari onenen artean egon zen (Mr. G. ezizena erabiltzen zuen).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gustavo V.a Suediakoa Aldatu lotura Wikidatan