Halal
Itxura
Halal (arabieraz:حلال, ḥalāl; legezkoa) Xariaren arabera erabiltzeko edo hartzeko onartuak diren objektu edo ekintzak dira. Kontrakoa haraam da. Zalantzan daudenean mashbooh (zalantzazkoa) kategorian sailkatzen dute. Hitza normalean Xariak onartutako elikagaiak adierazteko erabiltzen dute.
Islamaren arabera, elikagai guztiak halal dira, hauek izan ezik[1]:
- Txerrikiak (Koran, 2,173)
- Odola (Koran, 2,173)
- Allahri ez beste norbaiti opari moduan eskainitako animaliak (Koran, 5,3)
- Haratustela (Koran, 2,173)
- Beste animalia batek hildako animaliak (Koran, 5,3)
- Allahk bedeinkatu gabeko elikagaiak (Koran, 6,121)
- Edari alkoholdunak eta gainerako drogak (Koran, 5,090)
Animaliak dhabiḥa (arabieraz: ذبيحة) metodoari jarraituz hil behar dira, arrainak eta itsaskiak salbu.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ "Islamic Food and Nutrition Council of America." <https://web.archive.org/web/20111226185247/http://www.ifanca.org/halal/>
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |