Hans Baldung

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Autoerretratua, 1526koa.

Hans Baldung, Grien eta Grün gisa ere ezaguna (Gmünd, Suabia, 1484 - Estrasburgo, 1545), alemaniako pintorea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estrasburgoko familia ezagun batean sortua, Dureroren lantegian sartu zen 1503an. Hans von Kulmbach, Hans Leu eta beste zenbait artista ere baziren Dureroren lantegian, baina Durerok berak Baldung zuen gustukoen; hainbat beirate egin zituen (Nurenbergeko San Lorenzo elizakoa, Grossgründlacheko elizakoa, etab.) eta Durero Veneziara joan zenean ere, era horretako lanen ardura izan zuen bere gain.

Beirateez gainera aipatzekoak ditu zurez egindako grabatuak ere, irudimen handikoak; erretaulak, erretratuak egiten eta beste zenbait generotan ere egin zituen saioak. Pintore oparoa izan zen eta Dureroren eta Lucas Cranachen eragina ageri du bere lanetan.

Erreformaren aldekoa izan zen eta Estrasburgoko humanistekin bat egin zuen; teatro humanista hartu zuen oinarri, espresio patetikoak landu zituen eta humanismoa bilatu zuen erlijio-gaietan ere.

Bere azken lanetan planoarekiko ardura berezia azaldu zuen; behe-erliebeen antzeko lanak egin zituen.

Lan aipagarrienak: Adinak eta Herioa, Gurutziltzatua eta Ama Birjinaren koroatzea.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hans Baldung Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]