Hans Jurgen Eysenck

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Hans Jurgen Eysenck
Hans.Eysenck.jpg
Bizitza
Jaiotza Berlin1916ko martxoaren 4a
Herrialdea  Erresuma Batua
 Alemania
Heriotza Londres1997ko irailaren 4a (81 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (garuneko tumorea)
Familia
Aita Eduard Eysenck
Ama Helga Molander
Ezkontidea(k) Sybil B. G. Eysenck
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Londresko University College
Hezkuntza-maila Ph.D.a
Tesi zuzendaria Cyril Burt
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea psikologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) King's College London
Jasotako sariak

Hans Jurgen Eysenck (Berlin, Alemania, 1916ko martxoaren 4a - Londres, Ingalaterra, 1997ko irailaren 4a) britainiar psikologoa izan zen, jatorriz alemaniarra.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemanian, Frantzian eta Erresuma Batuan ikasi zuen, eta Londresko Unibertsitatean atera zuen doktoregoa. Hiri hartan igaro zituen bere bizitzako urte gehienak; 1942tik 1945ra artean psikologo gisa jardun zuen Mill Hill Emergency Hospitalen, eta 1945etik aurrera Londresko Unibertsitateko Maudsley erietxeko Psikiatria Institutuan egon zen.

Izaerari buruz egindako ikerketek eman zioten ospea, eta bere izena daraman izaeren inbentarioa edo sailkapen-sistema asmatu zuen, Carl Jungen teorietan oinarriturik. Garrantzi handia eman zien izaera ezaugarritzen duten eragile biologikoei, eta izaera-mota bakoitza ezaugarritzen duten eragile fisikoak antzematen ahalegindu zen. Izaera aztertzeko eta adimena neurtzeko hainbat saio asmatu zituen, psikologia genetikoan oinarrituak. Bere ikerketei kritika asko egin zizkioten, determinismo biologikoa muturrera eramaten zuela-eta. Bestalde, neurosiaren tratamenduan terapia konduktista erabiltzen aitzindaria izan zen.

Eysenckek 50 lanetik gora argitaratu zituen, besteak beste, Dimensions of personality (1947, "Nortasunaren dimentsioak"), The biological basis of personality (1967, "Nortasunaren oinarri biologikoak"), The measurementt of personality (1976, "Nortasunaren neurketa") eta Personality and individual differences (1985, "Nortasuna eta banakako diferentziak").

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hans Jurgen Eysenck Aldatu lotura Wikidatan