Haragi-pastel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Haragi pastela» orritik birbideratua)
Haragi-pastel
roast (en) Itzuli eta rolled roast (en) Itzuli
Materialakharagi xehetua
Osagaiakharagia
Historia
JatorriaAlemania eta Txekia
Honen izena duogi

Haragi-pastela edo okela-pastela[1] osagai nagusia haragia duen platera da, hau da, behiki, txahalki, bildoski edo txerriki xehatua (batzuetan batzuen konbinazioa) eta ogi birrinduarekin (batzuetan zereal-aleak gehitzen zaizkio) eta espeziakin metatua.[2]

Barra angeluzuzenaren forma trinkoa izan ohi du, eta janaria prestatzeko labean sartu edo ketu egiten dute.[3] Oro har, beroa plater nagusiaren zati gisa zerbitzatzen dute, baina hotza ere jan dezake, zakote bat bezala. Eskualde batzuetan patearen antzekoa da, haragi finagoa erabiltzen baitu. Mundu osoko gastronomiaren platertzat hartzen da, munduko ia sukalde guztietan antzeko ezaugarriak dituen plater bat baitago, jatorria zehaztea ezinezkoa egiten duena.

Prestaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haragi-pastela oso plater aldakorra da. Haragi xehatua ogi- edo zereal-apurrekin nahasten dute oro har, pastak itxura sendoagoa izan dezan. Arrautzaz estali ohi da, egosi ondoren sendotasun handiagoa izan dezan. Perrexila bezalako belarrak erabiltzen dira, eta finki xehatutako barazkiekin (hala nola tipulak, piperrak eta apioa) zerbitzaten dute. Barruan patata-purez, arrautzaz, gaztaz eta barazkiz beteak dituzten okela-pastelak badaude. Haragi-pastelekin batera, hainbat saltsa (ez da harritzekoa platerarekin batera saltsa bat jartzea) edo osagarriak zerbitzaten dituzte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]
  2. Vollstedt, Maryana; Levy, Jennifer. (2007). Meatloaf: Recipes for Everyone's Favorite. San Frantzisko: Chronicle Books.
  3. (Gaztelaniaz) Carmen, Saavedra. (2017-4-4). «Pastel de carne» Independiente.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.