Zerrenda:Hauteskundeak Donostian

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hauteskundeak Donostian» orritik birbideratua)

Francoren diktaduraren ondoren, udal erakunde kudeatzaileak izan zuen hirian ardura, hasieran Ramon Jauregik eta gero Iñaki Alkizak gidatua.

1979[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1979an egin ziren lehenengo hauteskunde demokratikoetan Euzko Alderdi Jeltzalea gailendu zen, eta Herri Batasuna bigarren postuan geratu zen. Jesus Mari Alkain jeltzaleak lortu zuen alkatetza, alderdi bozkatuena izan zelako, nahiz eta gehiengo absoluturik ez eduki.[1][2]

1979ko hauteskundeen ondorengo Donostiako udalbatza

Alderdia

1979ko apirilak 3

Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
9 / 27
21.539 (% 29,89)
Herri Batasuna (HB)
6 / 27
15.079 (% 20,92)
Koordinakunde Independentea (CI)
5 / 27
11.896 (% 16,51)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-PSOE)
4 / 27
11.420 (% 15,85)
Euskadiko Ezkerra (EE)
3 / 27
8.402 (% 11,66)
Besteak
0 / 27
3.730 (% 5,18)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza (Gaztelaniaz)

1983[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1983ko hauteskundeetan Euzko Alderdi Jeltzaleak irabazi zuen berriz ere, eta haurreko hauteskundeetan baino zinegotzi bat gehiago lortu zuen. Euskadiko Alderdi Sozialistak emaitzak hobetu zituen eta Herri Batasuna aurreratu zuen, udalerriko bigarren indarra bihurtuz.

Ramon Labaien jelkideak lortu zuen alkatetza, gehiengo absoluturik gabe hark ere. Eusko Alkartasuna EAJtik banatu zenean, Donostian EAJren botoen gehiengoa eskuratu zuen alderdi abertzale berriak.

1983ko hauteskundeen ondorengo Donostiako udalbatza

Alderdia

1983ko maiatzak 8

Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
10 / 27
26.806 (% 35,05)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-PSOE)
7 / 27
18.271 (% 23,89)
Herri Batasuna (HB)
5 / 27
13.621 (% 17,81)
Coalizio Popularra (AP-PDP-UL)
3 / 27
9.581 (% 12,53)
Euskadiko Ezkerra (EE)
2 / 27
6.530 (% 8,54)
Besteak
0 / 27
1.660 (% 2,17)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza (Gaztelaniaz)

1987[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1987an Eusko Alkartasuna EAJren banaketak irabazi zituen hauteskundeak, eta Euzko Alderdi Jeltzalea seigarren postura jaitsi zen, inoizko emaitzarik txarrenak lortuz. Eusko Alkartasunako Xabier Albistur hautatu zuten alkate. Gutxiengoan egonda, Euskadiko Ezkerrarekin koalizio gobernua osatu zuen eta alkatetzan iraun zuen legealdi osoa.

1987ko hauteskundeen ondorengo Donostiako udalbatza

Alderdia

1987ko ekainak 10

Zinegotziak Boto kopurua
Eusko Alkartasuna (EA)
7 / 27
20.527 (% 24,49)
Herri Batasuna (HB)
6 / 27
17.478 (% 20,85)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-PSOE)
5 / 27
13.510 (% 16,12)
Euskadiko Ezkerra (EE)
4 / 27
10.962 (% 13,08)
Alianza Popular (AP)
3 / 27
10.152 (% 12,11)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
2 / 27
7.773 (% 9,27)
Besteak
0 / 27
3.430 (% 4,09)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza (Gaztelaniaz)

1991[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991ko hauteskundeetan Eusko Alkartasuna izan zen garaile berriro, baina behera egin zuen, eta Odón Elorza PSE-PSOEko hautagaiak kendu zion alkatetza, Alderdi Popularraren eta Euzko Alderdi Jeltzalearen botoei esker. Elorzak alkatetzan jarraitu zuen 2011ra arte, legealdi bakoitzean desberdin: EAJrekin eta EArekin 1995ean, PPrekin 1999an, eta Ezker Batua-Berdeak-Aralarrekin 2007an.

1991ko hauteskundeen ondorengo Donostiako udalbatza

Alderdia

1991ko maiatzak 26

Zinegotziak Boto kopurua
Eusko Alkartasuna (EA)
6 / 27
17.859 (% 22,58)
Herri Batasuna (HB)
5 / 27
13.791 (% 17,44)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-PSOE)
5 / 27
13.526 (% 17,10)
Alderdi Popularra (PP)
5 / 27
13.036 (% 16,48)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4 / 27
12.170 (% 15,39)
Euskadiko Ezkerra (EE)
2 / 27
6.922 (% 8,75)
Besteak
0 / 27
1.778 (% 2,24)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza (Gaztelaniaz)

1995[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995ean Euskadiko Ezkerra eta PSOEren bateratzeak (PSE-EE) indarra eman zion Odon Elorzari. Hala ere, Alderdi Popularra izan zen lehen indarra udalerrian, PSE-EE. Odon Elorza aukeratu zuten alkate berriz ere, EAJren eta EAren sostenguari esker.

1995eko hauteskundeen ondorengo Donostiako udalbatza

Alderdia

1995eko maiatzak 28

Zinegotziak Boto kopurua
Alderdi Popularra (PP)
7 / 27
22.611 (% 24,33)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE)
7 / 27
21.677 (% 23,33)
Eusko Alkartasuna (EA)
5 / 27
16.271 (% 17,51)
Herri Batasuna (HB)
4 / 27
13.579 (% 14,61)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
3 / 27
11.331 (% 12,19)
Ezker Batua-Berdeak (EB-B)
1 / 27
4.975 (% 5,35)
Besteak
0 / 27
2.473 (% 2,66)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza (Gaztelaniaz)

1999[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herritarroken agerpenak eragin txikia izan zuen udal hauteskundeetan Donostian, eta Eusko Alkartasunaren eta Euzko Alderdi Jeltzalearen koalizioa bigarren indarra izan zen arren, ez zuen espero bezainbeste eragina izan. Oraingoan, Euskadiko Alderdi Sozialistak irabazi zituen hauteskundeak, eta Odon Elorzak PPren botoak jaso zituen alkatetzan jarraitzeko. Ezker Batua-Berdeak zeukan zinegotzi bakarra galdu zuen.

1999ko hauteskundeen ondorengo Donostiako udalbatza

Alderdia

1999ko ekainak 13

Zinegotziak Boto kopurua
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE)
9 / 27
29.977 (% 30,45)
Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna (EAJ-EA)
7 / 27
23.440 (% 23,81)
Alderdi Popularra (PP)
6 / 27
20.943 (% 21,27)
Euskal Herritarrok (EH)
5 / 27
19.567 (% 19,87)
Besteak
0 / 27
4.534 (% 4,61)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza (Gaztelaniaz)

2003[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Auzitegi Nazionalak ezker abertzaleak hauteskundeetara aurkezturiko zerrendak legez kanpo utzi zituen, eta ezker abertzaleak boto baliogabearen alde egitea eskatu zien hautesleei. Hala, aipagarria izan zen baliogabeko botoek izan zuten gorakada, aurreko udal hauteskundeetan 522 (%0,52) boto baliogabe eman baitziren, eta 2003an 10.665 (%10,22). Boto baliogabe horiek zenbatu izan balira, ezker abertzaleak 3 eserleku izango zituzkeen udalbatzan. Bestalde, Euzko Alderdi Jeltzalearen eta Eusko Alkartasunaren arteko koalizioa berriro ere aurkeztu zen. Odon Elorza hautatu zuten Donostiako alkate laugarrenez.

2003ko hauteskundeen ondorengo Donostiako udalbatza

Alderdia

2003ko maiatzak 25

Boto baliogabeak zenbatuz

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE)
10 / 27
33.349 (% 36,14)
10 / 27
33.349 (% 32,40)
Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna (EAJ-EA)
9 / 27
27.855 (% 30,19)
8 / 27
27.855 (% 27,06)
Alderdi Popularra (PP)
7 / 27
22.260 (% 24,12)
6 / 27
22.260 (% 21,62)
"Ezker Abertzalea" (Baliogabetua)
3 / 27
10.665 (% 10,36)
Ezker Batua-Berdeak (EB-B)
1 / 27
4.895 (% 5,30)
0 / 27
4.895 (% 4,76)
Besteak
0 / 27
3.917 (% 4,24)
0 / 27
3.917 (% 3,80)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza (Gaztelaniaz)

2007[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste hainbat herri eta hiritan bezala, Espainiako epaileek galarazi eta baliogabetzat jo zituzten Eusko Abertzale Ekintzaren zerrenda, baita horrek lortutako botoak eta egokituko zitzaizkion zinegotziak ere. Baliogabeko botoak 11.029 (%12,93) izan ziren. Urte beretik Odon Elorza Ezker Batua-Berdeak-Aralarrekin zen udal gobernuan.[3] Bestalde, EAJ eta EAren arteko koalizioa ez zen berritu, eta Ezker Batua-Berdeak eta Aralar koalizioan aurkeztu ziren. Odon Elorza berriz ere hautatu zuten alkate, PSE-EEren eta EB-B/Aralarren arteko akordioari esker.

2007ko hauteskundeen ondorengo Donostiako udalbatza

Alderdia

2007ko maiatzak 27

Boto baliogabeak zenbatuz

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE)
11 / 27
27.786 (% 38,62)
10 / 27
27.786 (% 33,49)
Alderdi Popularra (PP)
6 / 27
15.862 (% 22,05)
5 / 27
15.862 (% 19,12)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
5 / 27
12.768 (% 17,75)
4 / 27
12.768 (% 15,39)
Eusko Abertzale Ekintza (EAE)
3 / 27
11.029 (% 13,29)
Ezker Batua-Berdeak/Aralar (EB/Aralar)
3 / 27
8.487 (% 11,80)
3 / 27
8.487 (% 10,23)
Eusko Alkartasuna (EA)
2 / 27
6.181 (% 8,59)
2 / 27
6.181 (% 7,45)
Besteak
0 / 27
856 (% 1,19)
0 / 27
856 (% 1,04)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza (Gaztelaniaz)

2011[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011n, ezker abertzaleak Eusko Alkartasunarekin eta Alternatibarekin sinatutako akordioarekin Bildu koalizio subiranista sortu zuten, eta 1999tik lehenengoz ezker abertzalea Donostiako udal hauteskundeetara aurkeztu ahal izan zen, legez kanpo emandako 8 urteei amaiera emanez. Koalizio berriak lehen postua lortu zuen Gipuzkoako hiriburuan (8 eserleku), PSE-EEk baino eserleku bat gehiago lortuz. Hasiera batean ez zegoen batere argi alkatea nor izango zen, Euzko Alderdi Jeltzaleak baitzuen giltza; baina azkenean, Juan Karlos Izagirre (Bildu) izendatu zuten alkate, Odon Elorza alkatetzan 20 urte eman ondoren.[4]

2011ko hauteskundeen ondorengo Donostiako udalbatza

Alderdia

2011ko maiatzak 22

Zinegotziak Boto kopurua
Bildu
8 / 27
21.110 (% 24,96)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE)
7 / 27
19.666 (% 23,26)
Alderdi Popularra (PP)
6 / 27
16.502 (% 19,51)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
6 / 27
15.587 (% 18,43)
Besteak
0 / 27
11.700 (% 13,85)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza (Gaztelaniaz)

2015[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015ean Bildu Euskal Herria Bildu koalizio berria bihurtu zen, eta emaitzak okertu zituen: lehenengo postutik hirugarrenera jaitsi zen, eta alkatetza galdu zuen. Euzko Alderdi Jeltzaleak, berriz, nabari egin zuen gora, lehen indarra bihurtzeraino; eta Euskadiko Alderdi Sozialistak ere egin zuen gora, EH Bildu gaindituz. Bestalde, Alderdi Popularrak beheranzko joera mantendu zuen, zinegotzien erdia galduz; eta Irabazi koalizioa udalbatzan sartu zen.

Eneko Goia EAJko hautagaia alkate izendatu zuten bere taldearen botoekin, gehiengo soila lortuta, PSE-EEk boto zuria eman ondoren.

2015eko hauteskundeen ondorengo Donostiako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzak 24

Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
9 / 27
29.029 (% 30,13)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE)
7 / 27
24.007 (% 24,92)
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
6 / 27
20.467 (% 21,24)
Alderdi Popularra (PP)
3 / 27
9.272 (% 9,62)
Irabazi-Ganemos Euskadi
2 / 27
6.947 (% 7,21)
Besteak
0 / 27
6.632 (% 6,89)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza (Gaztelaniaz)

2016ko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko Eusko Legebiltzarreko hauteskunde emaitzak Donostian 
2016ko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak
Data: 2016ko irailaren 25a
Hauteslegoa: Hauteslegoa 147.061
Parte-hartzea 91.070
   61.93٪
Baliozko boto kopurua91.727 Boto zuri kopurua657   Boto zuri kopurua237
Alderdia1 Boto kopurua Baliozko botoen ehunekoa
Euzko Alderdi Jeltzalea 30.697
   33.47٪
Euskal Herria Bildu 17.967
   19.59٪
PSE-EE 12.639
   13.78٪
Elkarrekin Podemos 13.864
   15.11٪
Euskadiko Alderdi Popularra 11.634
   12.68٪
Herritarrak - Herritarron Alderdia 2.395
   2.61٪
Alderdi Animalista Ingurumenarekin 886
   0.97٪

1Alderdien hurrenkera emaitza orokorraren arabera eskaini da

2019[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019an Euzko Alderdi Jeltzaleak irabazi zituen hauteskundeak berriz ere, emaitza hobeak lortuz. Euskal Herria Bilduk aurreko emaitzak berdindu zituen, baina Euskadiko Alderdi Sozialistaren beherakada dela eta, udalbatzako bigarren indarra bihurtu zen. Aurreko hauteskundeetan Irabazi koalizioan aurkeztu ziren alderdiak (Ezker Anitza eta Equo) Ahal Dugurekin batera Elkarrekin Podemos koalizioa osatu zuten, eta Irabaziren emaitzak hobetu zituzten. Eneko Goia jelkidea hautatu zuten alkate bigarrenez, oraingoan gehiengo osoarekin PSE-EErekin osatutako koalizio gobernuari esker.

2019ko hauteskundeen ondorengo Donostiako udalbatza

Alderdia

2019ko maiatzak 26

Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
10 / 27
34.065 (% 35,76)
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
6 / 27
20.367 (% 21,38)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE)
5 / 27
16.851 (% 17,69)
Alderdi Popularra (PP)
3 / 27
10.340 (% 10,85)
Elkarrekin Podemos (Ahal Dugu-IU-Equo)
3 / 27
9.476 (% 9,95)
Besteak
0 / 27
4.164 (% 4,37)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza (Gaztelaniaz)

2020ko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko Eusko Legebiltzarreko hauteskunde emaitzak Donostian 
2020ko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak
Data: 2020ko uztailaren 12a
Hauteslegoa: Hauteslegoa 147.515
Parte-hartzea 80.023
   54.25٪
Baliozko boto kopurua79.679 Boto zuri kopurua837   Boto zuri kopurua344
Alderdia1 Boto kopurua Baliozko botoen ehunekoa
Euzko Alderdi Jeltzalea 29.314
   36.79٪
Euskal Herria Bildu 19.334
   24.26٪
PSE-EE 12.483
   15.67٪
Elkarrekin Podemos 6.471
   8.12٪
PP+Cs 7.000
   8.79٪
Vox 1.751
   2.2٪
Alderdi Animalista Ingurumenarekin 492
   0.62٪
Equo 1.276
   1.6٪

1Alderdien hurrenkera emaitza orokorraren arabera eskaini da

2023[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023an Euzko Alderdi Jeltzalearen eta Euskal Herria Bilduren arteko leia estua aurreikusten zen, eta inkesta batzuk EH Bilduren garaipena iragartzen zuten. Hauteskunde gauean, kontaketaren hasieran EH Bilduk zeuzkan boto gehien, baina gauak aurrera egin ahala EAJk aurreratu zuen, mila boto inguruko tartearekin lehen postua mantenduz. EAJk zinegotzi bat galdu arren gehiengo osoa mantendu zuen udal gobernuak, PSE-EEren sostenguari esker. Beraz, Eneko Goia jelkidea hautatu zuten alkate berriz ere, EAJren eta PSE-EEren botoekin.

2023ko hauteskundeen ondorengo Donostiako udalbatza

Alderdia

2023ko maiatzak 28

Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
9 / 27
24.539 (% 28,04)
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
8 / 27
23.387 (% 26,72)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE)
5 / 27
16.239 (% 18,55)
Alderdi Popularra (PP)
3 / 27
10.590 (% 12,10)
Elkarrekin Podemos (Ahal Dugu-IU-Equo)
2 / 27
7.063 (% 8,07)
Besteak
0 / 27
4.065 (% 6,52)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza (Gaztelaniaz)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia