Iñaki Alkiza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Iñaki Alkiza
Iñaki Alkiza (cropped).jpg
alkate

Bizitza
Jaiotza Altza1933ko uztailaren 31 (86 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak futbolaria eta politikaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg Hernani Kirol Kluba / 1955
600px Bianco e Blu (Strisce).png Real Sociedad1955 / 1961
 
Posizio edo espezialitatea aurrelaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euzko Alderdi Jeltzalea
Eusko Alkartasuna

Iñaki Alkiza Laskibar (1933ko uztailaren 31, Altza, Donostia) euskal herritar futbolari ohia, Errealeko presidente ohia eta politikari abertzale ohi bat da. Bittor Alkiza futbolari ohiaren aita da.

Futbolaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errealan 1955 eta 1961 bitartean jokatu zuen. Talde honetan jokalari gisa 73 partidu jokatu eta 6 denboralditan zehar 9 gol sartu zituen. 1961ean futbolean jokatzeari utzi zion.

Donostiako udala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Trantsizio Demokratikoan eta lehenbiziko hauteskundeak ospatu aurretik, 1978ko irailetik 1979ko martxo arte udal batzordeko kide izan zen. Batzorde honetan Alkizak EAJ alderdia ordezkatu zuen. Gainera denboraldi horretan batzorde horretako presidentea ere izan zen (gaur egungo alkate postuaren parekidea), aurreko Ramon Jauregi presidente sozialista ordezkatuz.

Errealeko zuzendari eta presidentea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iñaki Alkiza[1] haren haurtzaroari eta kirolari buruz (Ahotsak proiekturako)

1979an Alkizak politika laga (nahiz eta EAJren barnean jarraitu) eta Errealako zuzendaritzan sartu zen. 1983 eta 1992. urte bitartean Errealeko presidentea izan zen, José Luis Orbegozo presidente arrakastatsua ordezkatuz. 1992an presidente postuan Luis Urangak ordezkatu zuen.

Politikara itzulera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreala utzi ondoren eta Gipuzkoa osoan zuen irudi ona aprobetxatuz, Eusko Alkartasuna alderdia ordezkatuz Gipuzkoako Foru Aldundirako Ahaldun Nagusia izateko hautagaitzarako aurkeztu zen. Bere hautagaitza EAJ eta Herri Batasunakoaren atzetik, hirugarren gelditu zen. Azkenik, Roman Sudupe jeltzalea Ahaldun Nagusia bilakatu zelarik. 1999-2003 bitartean Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente karguan jardun zuen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Ramon Jauregi (PSOE)
Escudo de Donostia.svg
Donostiako Udal Batzordea

1979ko otsailetik - 1979ko martxora
Ondorengoa
Jesus Maria Alkain (EAJ)
  1. «Alkiza Laskibar, Iñaki - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2019-10-17.