Hego Atlantikoko itsaslasterra

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hego Atlantikoko itsaslasterra[1] ekialderanzko itsaslaster bat da, Brasilgo itsaslasterrak elikatua. Haren parte bat Afrikako kostaraino iristen da, eta, han, Benguelako itsaslasterra elikatzen du. Beste parte batek Itsaslaster Zirkunpolar Antartikoaren iparraldeko ertzarekin batera jarraitzen du.

Hego Atlantikoko itsaslasterraren eremuan, nabigazioa errazagoa eta seguruagoa da Itsaslaster Zirkunpolar Antartikoaren eremuan baino, baina motelagoa ere bai.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]