Edukira joan

Kaliforniako itsaslasterra

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kaliforniako itsaslasterra[1] Ozeano Bareko itsaslaster hotz bat da, hegoalderantz higitzen dena Ipar Amerikako mendebaldeko kostaldean zehar, Kaliforniako kostaldean zehar bereziki (horregatik du izen hori). Columbia Britainiarraren hegoaldean hasten da, eta Kalifornia Behereko hegoaldean amaitzen.

Ezaugarri fisikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Pazifikoan Amerika kontinenteak bidea ixten dio haizeek eragindako Ipar Pazifikoko itsaslasterrari. Orduan, haren parte batek iparralderantz egiten du, eta Alaskako itsaslasterra elikatzen du. Gainerakoak hegoalderantz egiten du, eta Kaliforniako itsaslasterra eratzen. Aski azaleko itsaslasterra da (0-100 m), eta azalean 25 cm/s-ko abiadura du. Kostarekiko paralelo higitzen da, eta 200-400 km-ko zabalera du.

Neguan, azaleko tenperatura 13 °C ingurukoa da, eta aski homogeneoa da, zeren eta 60 m sakoneko uraren eta azaleko uraren arteko tenperatura-aldea 2,3 °C baino ez baita. Udan, berriz, azaleko tenperatura 20 °C ingurukoa da, eta tenperatura-profilak hiru geruza erakusten ditu.

Iparraldeko urak hegoalderantz higitzearen ondorioz, kostako urak hotzagoak dira Estatu Batuetako latitude bereko ekialdeko kostakoak baino. Gainera, hondoko ur are hotzagoa azaleratzen da ipar-ekialdeko haizeen eraginez gaineko ura baztertzen denean. Azaleratzen den ur horrek hoztu egiten du berez hotza den Kaliforniako tisaslasterra. Fenomeno horrek eragiten du Kaliforniako kostaldean hain ohikoa den lainoa.

El Niño fenomenoa agertzen denean Hego Amerikako kostaldean, Kaliforniako itsaslasterra ahuldu egiten da, fitoplanktona murriztu egiten da, eta baita, ondorioz, arrantza ere.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]