Alaskako itsaslasterra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Alaskako itsaslasterra[1] Ozeano Bareko ipar-ekialdeko itsaslaster bat da. Alaskako hego-ekialdeko kostaldean zehar eta Kanadako Columbia Britainiarrean zehar doan ur epeleko itsaslaster bat da. Itsaslasterraren jatorria Ipar Pazifikoko itsaslasterrean dago, azken horren parte batek iparralderantz egiten baitu Ipar Amerikako kontinentearen mendebaldeko kostaldera iristean. Alaskako golkoan dagoen erloju-orratzen noranzkoaren aurkako biraren parte bat da. Ozeano Bareko ur azpiartikoak ez bezala, Alaskako itsaslasterreko uraren tenperatura 4 °C-tik gorakoa da.

Alaskako itsaslasterrak zurrunbilo handiak eragiten ditu erloju-orratzen noranzkoarekin bi tokitan: Karlota Erreginaren uharteetatik mendebaldera, eta Sitkatik mendebaldera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]