Floridako itsaslasterra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Itsaslasterrak Mexikoko golkoan. Floridako itsaslasterra Kubaren eta Floridaren artean ikusten da.

Floridako itsaslasterra Mexikoko golkotik Ozeano Atlantikorantz isurtzen den itsaslaster bat da. Juan Ponce de León esploratzaile espainolak aurkitu zuen 1513an.

Lurraren errotazioak eraginda (ekuatorean indar handiagoa egiten baitu) Atlantikotik Karibe itsasorantz bultzatutako uraren ondorioz sortzen da itsaslasterra. Ura pilatu egiten da Erdialdeko Amerikako kosten inguruan, iparralderantz abiatzen da Yucatango kanalean barrena eta Mexikoko golkora iristen da. Golkoan berotu egiten da, eta kanporantz bultzatua da Floridako itsasartean zehar, Kuba eta Florida artean, eta Estatu Batuetako ekialdeko kostaldean zehar jarraitzen du iparralderantz desegin arte. 1,8 m/s-ko abiadura du, batez beste.

Batzuetan, Golkoko itsaslaster ospetsuarekin nahasi izan da Floridako itsaslasterra, zeren Floridako ekialdeko kostaldean bat egiten baitu harekin.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]