Mindanaoko itsaslasterra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Mindanaoko itsaslasterra[1] Filipinetako hegoaldeko uharteetako ekialdeko kostetatik gertu igarotzen den itsaslaster bat da.

Itsaslasterra estua da, eta hegoalderantz higitzen da. Gutxi gorabehera 14° N latitudean sortzen da. Sorgunean 13 milioi metro kubiko garraiatzen ditu segundoko, baina haren indarra handituz joaten da hegoalderantz egin ahala, eta 5,5° N latitudean segundoko 13 milioi metro kubikoraino iristen da.

Mindanaoko hego-ekialdeko kostara iritsi baino lehen, itsaslasterra erdibitu egiten da. Parte bat Celebesko itsasorantz abiatzen da, eta, gero, Iparraldeko Kontralaster Ekuatoriala elikatzen du. Beste partea, berriz, zuzenean elikatzen du Iparraldeko Kontralaster Ekuatoriala.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]